03 ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN KUOTAK FINKATZEKO FUNTSEZKO ELEMENTUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

03 ORDENANZA FISCAL REGULADORA DE LOS ELEMENTOS ESENCIALES PARA DETERMINAR LAS CUOTAS DEL IMPUESTO SOBRE BIENES INMUEBLES.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

I. DISPOSICIONES GENERALES

1. Artikulua
Artículo 1.
Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 14.3 artikuluak ematen dion ahalmena erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako moldeetan finkatzen du zerga honen karga tasa.
Este Ayuntamiento, haciendo uso de la autorización que confiere el artículo 14.3 de la Norma Foral 12/1989, de 5 de Julio, del Impuesto sobre Bienes Inmuebles, fija el tipo de gravamen de este impuesto en los términos  que se establecen en el artículo siguiente.

II. KARGA TASA

II. TIPOS DE GRAVAMEN

2. Artikulua
Artículo 2.
1. Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa ERASKINEAN adierazten den ehuneko hainbestean finkatuko da.
1. El tipo de gravamen del Impuesto sobre Bienes Inmuebles aplicable a los bienes de naturaleza Urbana queda fijado en el tanto por cien que se indica en el ANEXO.

2. Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa ERASKINEAN adierazten den ehuneko hainbestean finkatuko da.

2.- El tipo de gravamen del Impuesto sobre Bienes Inmuebles aplicable a los bienes de naturaleza Rústica queda fijado en el tanto por cien que se indica en el ANEXO.

III. ZERGA-OINARRIA ETA KUOTAK

III. BASE IMPONIBLE Y CUOTAS

3. Artikulua
Artículo 3.
Hiri Ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren oinarria ondasun horien balio katastrala izango da.
La Base Imponible del Impuesto sobre Bienes Inmuebles aplicada a los Bienes de naturaleza Urbana, estará constituido por su valor catastral.

Landa Ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren oinarria erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.

La Base Imponible del Impuesto sobre Bienes Inmuebles aplicable a los Bienes de naturaleza Rústica estará constituida por el valor catastral reglamentariamente aprobado.

Zerga honen kuota honela zehaztuko da: aurreko ataletan adierazitako zerga-oinarriei ordenantza honetako 2 artikuluan ezarritako karga tasak aplikatuz.

La determinación de la cuota de este Impuesto se obtiene aplicando a las Bases Imponibles expresadas en los apartados anteriores los tipos de gravamen respectivos, fijados en el artículo 2 de esta Ordenanza.

IV. KUDEAKETA ARAUAK

IV. NORMAS DE GESTION

4. Artikulua
Artículo 4.
1. Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utz daiteke, udalbatzak erabakitako eran, edukian eta irismenean, horretarako dagokion hitzarmena izenpetuta.
1. Las facultades de gestión, liquidación, recaudación e inspección de este impuesto, podrán delegarse en la Diputación Foral de Gipuzkoa, en los términos, contenido y alcance que el ayuntamiento Pleno determine, suscribiendo al efecto el oportuno convenio.

2. Hartuko den udal erabakia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALAn emango da argitara, onartu ondoren.

2. El acuerdo municipal adoptado se publicará en el BOLETIN OFICIAL de Gipuzkoa una vez aceptado.

V. HOBARIAK

V. BONIFICACIONES

5. Artikulua
Artículo 5.
Hobaria ezartzeko aurrez eskaera egin behar da eta eskatu den urtean ez hurrengoan hasiko da eragina izaten. Ez du atzerako eraginik izango, eta hobaria mantenduko da hobaria emateko egon diren baldintzak betetzen jarraitzen duten bitartean eta ordenantzetan bestelako aldaketarik ezartze ez den bitartean.
La bonificación se establecerá previa solicitud y surtirá efectos desde el año siguiente al de su solicitud. No tendrá efecto retroactivo y se mantendrá la bonificación mientras se mantengan las condiciones de concesión de la bonificación y no se establezcan otras modificaciones en las ordenanzas.

Hobaria emateko baldintzak aldatzen badira eskatzailearen erantzukizuna izango da horren berri ematea.

Será responsabilidad del solicitante comunicar cualquier variación en las condiciones de concesión de la bonificación.

6. Artikulua
Artículo 6.
Zerga-kuota osoaren gaineko hobari bat ezarri da familia ugarietako titularrentzat, honako taula honen arabera:
Se establece una bonificación sobre la cuota íntegra del Impuesto a favor de aquellos sujetos pasivos que ostenten la condición de titular de familia numerosa según la tabla siguiente:

—Familia ugari orokorra: %50eko hobaria.

—Familia ugari berezia: %90eko hobaria.

—Familia numerosa general: 50% de bonificación.

—Familia numerosa especial: 90% de bonificación.

Zergaren irabazkinaren unean familia ugariaren titulu ofiziala osatzen duten kide guztiak erroldatuta dauden etxebizitzei ezarriko zaie hobaria.

La bonificación se aplicará a aquellas viviendas en las que, en el momento del devengo del impuesto, figuren empadronados todos y cada uno de los miembros que conforman el titulo oficial de familia numerosa.

Hobaria aplikatuko den etxebizitzaren gehienezko balio katastrala 129.267,81  €koa izango da.
El valor catastral máximo de la vivienda sobre el que se aplicará la bonificación será 129.267,81  €.

Etxebizitza jabetzan duten titularrei aplikatuko zaie, eta alokairuan izanik ere zerga ordaintzen dutela egiaztatzen duten haiei.

Se aplicará a los titulares de vivienda en propiedad y aquellos que teniéndola en alquiler puedan acreditar que recae sobre ellos el pago del impuesto.

Hobaria jabetzan nahiz errentan dauden etxebizitzei aplikatuko zaie. Etxebizitzak errentan daudenean interesatuek  zerga ordaintzea beregain hartzen dutela egiaztatu beharko dute. Gainera, interesatuek indarrean dagoen errentamendu-kontratua aurkeztu behar dute

La bonificación se aplicará tanto a las viviendas en propiedad como a las arrendadas. En el supuesto de viviendas arrendadas, los interesados además deberán acreditar que el pago del impuesto recae sobre ellos. Los interesados deberán aportar, además, el contrato de arrendamiento en vigor.

Kontzesioa gauzatzeko, interesatuek ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar dute:

  • Familia ugariaren  indarreko titulu ofiziala.
  • Errentako etxebizitzen kasuan, indarreko errentamendu-kontratua.

Los interesados deberán instar su concesión aportando la siguiente documentación:

  • Título oficial de familia numerosa en vigor.
  • En el caso de viviendas en alquiler, contrato de alquiler en vigor.

Familia ugari tituluak zergaren sortzapena hasten den egunean indarrean egon beharko du. Hobariak eragina edukiko du eskatzen den unearen hurrengo ekitalditik hasi eta familia ugariko titulua iraungitzen den ekitaldira arte

El título de familia numerosa deberá estar en vigor el día en que comience el devengo del impuesto. La bonificación surtirá efecto desde el ejercicio siguiente al de la solicitud hasta que caduque el título de familia numerosa.

7. Artikulua
Artículo 7.
Zerga-kuota osoaren gaineko %50eko hobaria ezarri da, Eusko Jaurlaritzak abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuaren bidez araututako Etxebizitza Hutsen Programaren barruan utzitako ondasun higiezinetarako.
Una bonificación de hasta el 50% de la cuota íntegra del impuesto para los bienes inmuebles cuyo uso sea objeto de cesión en el marco del “programa de vivienda vacía” regulado por el Decreto del Gobierno Vasco 316/2002, de 30 de diciembre.

Interesatuek Etxebizitza Hutsen Programako ziurtagiri ofiziala aurkeztuta eskatu beharko dute hobaria.

Los interesados deberán instar su concesión aportando el justificante oficial del “Programa de Vivienda Vacía”.

8. Artikulua
Artículo 8.
Zergaren kuota osoaren %50era bitarteko hobaria, eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinetarako. Hobari hori aplitzekotan, beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak edo berokuntzako eta ur bero sanitairioko sistemak (UBS) eduki behar dituzte.
Una bonificación del 50% de la cuota íntegra del impuesto para los bienes inmuebles en los que se hayan instalado sistemas para el aprovechamiento térmico o eléctrico de la energía proveniente del sol o de otras energías renovables. La aplicación de esta bonificación estará condicionada a que las instalaciones para producción de calor incluyan colectores o sistemas de calefacción y agua caliente sanitaria (ACS) que dispongan de la correspondiente homologación por la Administración competente.


Zergaren kuota osoaren 100eko 50era bitarteko hobaria A motako energia eraginkortasuneko etiketa bat duten ondasun higiezinetarako.

Una bonificación del 50 por 100 de la cuota íntegra del ipuesto para los bienes inmbuebles que tengan una etiqueta de eficiencia energética de la clase A.

Zergaren kuota osoaren 100eko 40era bitarteko hobari bat B motako energia eraginkortasuneko etiketa bat duten ondasun higiezinetarako.

Una bonificación de hasta el 40 por 100 de la cuota íntegra del impuesto para los bienes inmuebles que tengan una etiqueta de eficiencia energética de la clase B.

Artikulu honetako hobariak 3 ekitalditan soilik aplikatu ahal izango da.

Las bonicaciones de este artículo sólo serán aplicables durante 3 ejercicios.

Hobaria 2022ko ekitaldian aplikatzeko, eskaera 2022ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.

Para aplicar la bonificación en el ejercicio 2022 se deberá presentar la solicitud antes del 31 de enero del 2022.

9. Artikulua
Artículo 9.
Hobariak eta salbuespenak aplikatzeko, interesdunak Udalarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu emakidaren unean, eta horrez gain, udalerrian egongo da erroldatuta. Titularra pertsona juridikoa bada, udalerriko JEZan alta emanda egon beharko du.
Para aplicar las bonificaciones o exenciones, el interesado deberá estar al día en sus obligaciones tributarias con el Ayuntamiento en el momento de la concesión además de estar empadronado en el municipio. En el caso de que el titular sea una persona jurídica deberá estar dado de alta en el I.A.E. del municipio.

Hobari bat baino gehiago dagokionean ondasun bati, hobari bakarra aplikatuko zaio. Hobari hau, interasatuarentzat onuragarriena dena izango da.

Cuando a un inmueble le corresponda más de una bonificación, se le aplicará una única bonificación. Esta bonificación será la más beneficiosa para el interesado.

 

01 - Ondasun higiezinen gaineko zerga

01 - Impuesto sobre bienes inmuebles

 

- Ondasun higiezinen gaineko zerga

- Impuesto sobre bienes inmuebles

Industri zoruetan edo hirugarren sektoreko zoruetan dauden ondasunak
0,40 %
Bienes urbanos situados en suelo industrial o terciario
Gainerako hiri ondasunak
0,199 %
Resto de bienes urbanos
Landalurrean dauden ondasunak
0,80 %
Bienes situados en suelo rústico