bertan HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOA

Atzera

5.1 Urnietako udalerrian kultura, Euskara, Hezkuntza, Kirola, Haurreria, Gazteria eta Aisialdiko Jarduerak finantzatzeko diru laguntzak

Saila
Sustapena
Zer da / Zertarako da

Kultura, euskara, hezkuntza, kirola, haurreria, gazteria eta aisialdi arloko zenbait jarduera eta programa egiteko dirurik irabazteko asmorik ez duten Urnietako elkarteei, taldeei eta bakarka diharduten pertsonei diru laguntzak ematea.

Nork eska dezake?

A) Legez osatutako erakundeek edota elkarteek.

B) Pertsona fisiko edo juridikoz osaturiko elkarte publiko edo pribatuek, ondasun erkidegoek edo bestelako batasun ekonomiko edo ondare bereiziz osatutako batasunek, nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntzan sartzekoak diren jarduerak edo programak aurrera eramateko gai badira edo diru laguntza emateko moduko egoeretakoren batean badaude.

C) Bakarka diharduten pertsonek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Diru-laguntzaren xedearen araberako oinarri espezifiko arautzaileetan adierazten den dokumentazioa.

Non eskatzen da?

Aurrez aurre:

1.- Bertan (San Joan, 5, 20130 Urnieta)

  • Astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era

2.- Lekaio kultur etxean (San Joan z/g, Urnieta):

  • Neguan: 09:00 -13:00 ; 16:00 -18:00 (ostegun eta ostiral arratsaldetan itxita)
  • Udan: 09:00-13:00

Postaz: posta-bulegoetan, ziurtagiri irekiaren bidez.

Telematikoki: www.urnieta.eus

Zenbat kostatzen da?

Dohainik

Prozeduraren epea

- Gehienezko epea: 3 hilabete.

- Administrazio isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

URNIETAKO UDALERRIAN KULTURA, EUSKARA, HEZKUNTZA, KIROL, HAURRERIA, GAZTERIA ETA AISIALDIKO JARDUERAK FINANTZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ARAUTEGIA.

2020/415 ALKATETZA DEKRETUA.

 

Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura

1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria ematea.

3. Eskabidea Sustapen Arlora bidaltzea.

Geroagoko izapideen laburpena

1. Sustapen Arloak dagokion txostena egitea.

2. Organo eskudunak ebazpena ematea.

3. Interesdunari jakinaraztea.

4. Kontu-hartzailetza Sailara bidaltzea.

Agiri lagungarriak

Eskaera orriak 2020:

Ordezkapen idatzi.

Egoitza elektronikoan eskaerak egiteko gida.

Dirulaguntzak zuritzeko imprimakia 2020

Nork onartu behar du?

Tokiko Gobernu Batzarrak

Izapidetzeko ardura duen udal saila

Sustapen Arloa

Informazioaren balioaldia

Urtebetekoa

Oharrak

Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean izan beharko ditu.

Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika