Alkatea

Jorge  Segurado  Iriondo ALKATEA (EAJ-PNV)

Jorge Segurado Iriondo

Alkatearen Agurra

Urnieta da nire herria. Hemen jaio eta hazi nintzen, bertan egiten dut nire bizitza eta hemen dut nire familia. Haurtzaroan eta gaztaroan igarotako une on askoren oroitzapen zoragarriak ditut. Ondoren, hezkuntza arrazoiengatik Burgosen eta Caceresen ikasi nuen hainbat urtez, baina beti egon naiz oso lotuta herriarekin eta herritarrekin.

Aparejadore eta eraikuntzako ingeniari moduan 20 urte baino gehiago lanean jardun ostean, 2015.urtean hasi nintzen Udaletxean zinegotzi moduan. Urnieta egunetik egunera hobea izan zedin lan egiteko asmoz sartu nintzen, eta helburu horri jarraiki lan egin dut urte hauetan guztietan. Orain, alkatetza hartu dut. Ohore handi bat da niretzat, eta ilusio eta gogo handiz aurre egiten diot erronka berri honi. Herria harrotasunez, zintzotasunez eta erantzukizunez ordezkatzeko konpromisoa hartzen dut.

Urnieta hazten ari den herri dinamiko bat da, herritarren aldetik inplikazio handia duena, eta hurrengo urteetan ere hala izaten jarraitzea nahiko nuke. Urnietar guztien alkatea izango naiz, bereizkeriarik gabe, eta nire asmoa da herritarrekin batera urnietarron ongizatea bermatzeko, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko eta bizikidetza egoki bat sustatzeko lanean jardutea. Hori guztia gure erroak, gure kultura eta nola ez, gure hizkuntza, euskara, kontuan hartuta. Ziur nago elkarrekin eta denok batera, Urnieta anitzago, kolektiboago, pluralago, integratzaileago, toleranteago eta azken batean, bizi proiektu bat garatu ahal izateko herri hobea izatea lortuko dugula.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika