Azpiegitura eszenikoak

Sarobe AEG-k, sorkuntzarako espazio gisa diseinatua, ikuskizunak muntatu, erakutsi eta baldintza profesionaletan eszena ikuskizunak sustatzeko beharrezko azpiegitura eta baliabide teknikoak ditu.

  • Probasaio eszenikoak.
  • Argiztatze diseinuaren muntaketa.
  • Eszenatokiko makinaren itxuratzea (argiztatzea, soinua eta antzez-makineria).
  • Eszenografiak eraiki eta muntatu.
  • Jantziak egin.
  • Soinu banda grabatu.

Zerbitzu hau, Urnietako Udalaren bultzadari esker eta Sarobek, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailekin egindako kudeaketaren emaitza da, Euskal Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko dantza eta antzerki konpainien onurarako.

Prezioak:

EAE, Nafarroa eta Iparraldeko ANTZERKI eta DANTZA TALDEENTZAKO PREZIOAK 2020 urterako

30 egun dirulaguntzarekin 25 €/eguneko
31. egunetik aurrera 51 €/eguneko
10 egun baino gutxiago 91 €/eguneko
1 egun 155 €

*(BEZ ez dago barne)

Baldintzak:

  • Hautaketa prozesua eskaeren hurrenkeran egingo da.
  • Eskaera orria behar bezala beteta entregatu behar da.
  • Erreserba aurrez 150€-ko fidantza ordaindu ondoren egingo da eta ordainketa orria eskaera orriari erantsiko zaio. Fidantza ordaindu beharreko guztiaren zatitzat hartuko da.
  • Konpainiak ikuskizunaren emanaldi ireki bat eskainiko du Sarobe AEG-rekin hitzartutako data batean.
  • Saroberen lankidetzak azaldu beharko du ikuskizunari buruzko iragarkietan logotipoa ezarriz.
  • Ordutegiak: Astelehenentik igandera 9:00etatik 21:00etara. Ordutegia luzatu edo moldatzearen berri aurrez aretoko teknikariari jakinaraziko zaio. Halaber arduradunek udal ekintzen berri emango dio konpainiari.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika