Sarobe arte eszeniko gunea

Eusko Jaurlaritzako osasun sailaren gomendioei jarraituz. Sarobe Arte eszeniko gunea, beste abisu bat eman arte itxita egongo da, Koronabirusa zabaltzea saihesteko.

Informazio gehiagorako:
– Telefono bidezko arreta: 943 00 80 42 (9:00-14:00)
– Posta elektronikoa: sarobe@urnieta.eus

Sarobe Eraikinaren kanpoaldea

 

SAROBE Arte Eszenikoen Zentroa arte eszenikoak sustatzeko eta garatzeko Urnietako Udalak sortutako eremu bat da.

Sarobek instalazio eta programa egokiak eskaintzen ditu arte eszenikoen sorkuntza, heziketa eta erakusketaren inguruan maila eta esparru guztietan dauden premia ugariei erantzun bat emateko, hastapenetik hasi eta maila profesionaleraino, tokian tokitik hasi eta maila globaleraino.

Asmo horri begira, bere jarduera ondorengo hiru eremu hauetan garatzen du:

  • FABRIKA: Arte eszenikoen sorkuntza sustatzeko helburuz, Sarobek modalitate desberdinetako ikuskizunak ekoizteko eta prestatzeko azpiegiturak eta baliabide teknikoak ditu: egoitza, merkataritza-alokairua, aretoen lagapena, … Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola
  • ESKOLA: Arte eszenikoen alorrean heziketa sustatzeko helburuz, ikastaro desberdinak eskaintzen dira:
    • Ongizate eta osasunerako programa.
    • Haurrei zuzendutako dantza programa.
    • Helduei zuzendutako antzerki-programa.
    • Ikastaroak, mintegiak, master-classak, jarduera osagarriak…
  • ERAKUSLEIHOA: Erakusketak sustatzea eta publikoak sortzea ere bada bere helburua:
    • Antzerki, dantza eta musika arloko programazioa.
    • Zine arloko Programazioa.
    • Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola.
    • Sari-banaketak eta udalaren ekitaldiak.
    • Ikastetxe eta elkarteen ekitaldiak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika