Merkataritza Bonuak – Aurretiko hitzordua

Hartu hitzordua bonuak erosteko

 

  

DESKARGATU ORDEZKAPEN IDATZIA

Urnietako Udalak 70.000 euro bideratuko ditu bonuen kanpainara, helburu bikoitzarekin: udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea eta familiei laguntzea.

Ordaindu 20 euro eta gastatu 30: herritarrek 20 euro ordainduko dituzte bonu-sorta bakoitzeko, gainerako 10 euroak Udalak ipiniko baititu.

Bi bonu-sorta mota eskainiko dira:

  • 5 euroko 6 bonu izango dituen sorta.
  • 10 euroko 3 bonu izango dituen sorta.

Zer egin behar da bonuak eskuratzeko?

1. HITZORDUA ESKATU

Hitzordua eskatu irailaren 21etik aurrera. Hitzordua hartzeko orduan bonuak erosteko eguna, ordua eta tokia zehaztu beharko dira. Horrela ilarak eta jende pilaketak saihestuko dira. Hiru aukera daude hitzordua eskatzeko:

      • Webgunea: www.urnieta.eus
      • APP: mugikorraren bitartez
      • 688 720 742 telefonora deituta

2. BONUAK NON EROSI

Bonuak erosi ondorengo lekuetan jarriko diren bulegoetan:

  • Lekaio kultur etxea, 1. solairua 
  • Gazte Informazioa puntua, sarrera (Idiazabal kalea 13)

3. ERAMAN BEHARREKOA

  • NAN: Urnietan erroldatuta egon eta 18 urte baino gehiago izan.
  • Kreditu txartela derrigorrezkoa izango da ordainketa egiteko Covid 19-ren ondorioz, segurtasun neurri gisa.
  • APROBETXATU: erosi bonuak zure familiako kideei eta lagunei hitzordu bakar batean ordezkapen idatzia beteta eta sinatuta eramanda. Informazio liburuxka honetan atxikita dago ordezkapen idatzia.

Noiztik erosi ahal izango dira bonuak? Irailaren 21etik aurrera.

Zenbat bonu eros ditzake pertsona bakoitzak? Pertsona bakoitzak gehienez 4 bonu-sorta eros ditzake bere izenean. 80 euro ordainduta gastatu 120.

Zein indarraldi izango dute bonuek? Azaroaren 30a baino lehen gastatu beharko dira. Behin epe hori igarota, bonuek ez dute baliorik izango.

Erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea itzuliko da? EZ. Erosketaren zenbatekoak bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko du. Hau da, bonu bakoitza erosketa bakoitzean agortu beharko da.

Edozein establezimendutan erabili ahal izango dira bonuak? Bonuak kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztietan erabili ahal izango dira. Establezimendu horiek kanpainarekin bat datorren kartel bat izango dute atarian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika