Parte hartuz 2020

Parte  Hartuz  2020:  herritarrek  proposaturiko  15  hobekuntza  egingo  dira

Parte Hartuz 2020: herritarrek proposaturiko 15 hobekuntza egingo dira

Aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat burutu du Urnietako Udalak 2020ko aurrekontuan barneratuta zeuden 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 15tik otsailaren 2 arte. Epe horretan, 344 galdetegi jaso ziren, inoizko kopuru handiera. Horietatik 119 urtarrilaren 24an eta 25ean jarri ziren informazio karpetan, 164 herriko puntu […]

Parte  Hartze  prozesuan  jasotako  341  galdetegi  eman  dira  ontzat

Parte Hartze prozesuan jasotako 341 galdetegi eman dira ontzat

Urnietako Udalak 2020. urteko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko abian jarritako parte hartze prozesuan 344 galdetegi jaso ziren. Herritarrek urtarrilaren 15etik otsailaren 2 arte izan zuten proposamenak aurkezteko epea. Dagoeneko baieztatu da galdetegiak beteriko pertsonak Urnietan erroldatuta dauden eta 16 urte baino gehiago dituzten, eta 341 galdetegi eman dira ontzat. Orain, proposamen horiek guztiak aztertuko dituzte hirigintzako teknikariek, prozesuaren hasieran zehazturiko gainerako baldintzak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren erabakiko […]

344  galdetegi  jaso  dira  aurrekontu  irekien  parte  hartze  prozesuan,  inoizko  kopuru  handiena

344 galdetegi jaso dira aurrekontu irekien parte hartze prozesuan, inoizko kopuru handiena

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat jarri zuen martxan urtarrilean 2020. urteko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Urnietarrek haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera izan zuten urtarrilaren 15etik otsailaren 2 arte. Epe horretan, 344 galdetegi jaso ziren. Horietatik 119 urtarrilaren 24an eta 25ean jarri ziren informazio karpetan, 164 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan, 26 udalaren webgunean eta 35 APP-an. […]

Jende  asko  ari  da  gerturatzen  informazio  karpara

Jende asko ari da gerturatzen informazio karpara

Parte Hartze prozesuko informazio karpa abian da gaur goizetik, eta jende asko ari da gerturatzen informazioa jasotzera eta proposamenak egitera. Aurten, gainera, berezitasun batekin iritsi da karpa, izan ere, gaurko egun osoan zehar Photocall bat egongo da parte hartzen duten pertsonei argazki bat ateratzeko eta argazki horrekin oroigarri bat emateko. Hauxe da informazio karparen egutegia: Urtarrilaren 24an 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan. Urtarrilaren 25ean 10:00etatik […]

Parte  hartze  prozesuko  informazio  karpak  urtarrilaren  24an  eta  25ean  photocall-arekin

Parte hartze prozesuko informazio karpak urtarrilaren 24an eta 25ean photocall-arekin

2020. urteko aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko parte hartze prozesu bat abiatu du Urnietako Udalak. Urtarrilaren 14an prozesuaren nondik norakoak azaltzeko Lekaion aurkezpen publikoa egin ostean, eta urtarrilaren 15ean herritar guztiei informazio liburuxkak etxeetara bidali eta gero, proposamenak aurkezteko fasean murgilduta dago prozesua. Horretarako epea urtarrilaren 15ean ireki zen, eta otsailaren 2an amaituko da. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek aurkez ditzakete proposamenak. Informazio karpak urtarrilaren 24an eta 25an […]

Parte  Hartuz  2020  aurrekontuko  150.000  euro  zertan  gastatu  erabakitzeko

Parte Hartuz 2020 aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko

Urnietako Udalak 2020. urteko aurrekontu irekien parte hartze prozesua martxan jarri du aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Horrela, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera dute beste behin. Prozesuaren nondik-norakoak azaltzeko aurkezpen publikoa egin zuen Udalak atzo Lekaion herritarren aurrean, eta gaur berriz, herriko etxe guztietara informazio liburuxkak bidali ditu, horien barruan proposamenak idazteko erabili beharreko orriak daudelarik. Bi […]

Parte  Hartuz  2020:  aurkezpen  publikoa  urtarrilaren  14an,  18:30ean,  Lekaion

Parte Hartuz 2020: aurkezpen publikoa urtarrilaren 14an, 18:30ean, Lekaion

Urnietako Udalak aurreko legegintzaldian hasitako bideari jarraipena emanez parte hartze kultura zabaltzen eta errotzen jarraitu nahi du herritarren artean, eta aurrekontu irekien prozesu berri bat jarriko du martxan. 2020ko aurrekontuko 150.000 euro bideratuko dira herritarrek herriko auzoetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetara. Horretarako, proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek. Aurkezpen publiko bat egingo da urtarrilaren 14an, 18:30ean, Lekaion, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko: zein epe izango duten herritarrek haien […]

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika