Koronabirusa

Haur  parkeak  ireki  dira  “normaltasun  berrian”  sartu  ostean

Haur parkeak ireki dira “normaltasun berrian” sartu ostean

Euskal Autonomia Erkidegoa “normaltasun berria” deiturikoan sartu da, eta fase berri honetan hartu diren malgutasun neurrien artean haur parkeak berriro irekitzea dago. Horrela, Urnietako parkeak erabilgarri daude (Egape ikastolakoak izan ezik) garbiketa eta desinfekzio lanak egin ondoren. Metro eta erdiko distantzia eta musukoa Dena den, ezinbestekoa izango da segurtasun neurriak bermatzeko zehazturiko irizpideak betetzea atzerapausorik ez emateko. Hala, gutxienez metro eta erdiko distantzia mantentzen saiatu beharko da, eta ezinezkoa den […]

Urnietako  Udalak  laguntza  zuzenen  lerro  bat  eta  bonu  kanpaina  bat  abian  jarri  ditu,  egoera  zail  honetan  herriko  merkataritzari  zein  autonomoei  laguntzeko

Urnietako Udalak laguntza zuzenen lerro bat eta bonu kanpaina bat abian jarri ditu, egoera zail honetan herriko merkataritzari zein autonomoei laguntzeko

195.000 euro bideratuko dira udalerriko establezimendu eta autonomoei zuzeneko laguntzak eskaintzeko. 1.500 euro jasoko dituzte itxi egin behar izan duten establezimenduek edo apirilean fakturazioa % 70 baino gehiago murriztu dutenek. Egoera berean dauden Urnietako autonomoek 350 euro jasoko dituzte. 70.000 euro bideratuko dira bonuen kanpainara: nahi duten udalerriko establezimenduak atxiki daitezke. 30 euroko 7.000 bonu-sorta banatuko dira; horietatik 20 euro herritarrek ordainduko dituzte eta 10 euro berriz, Udalak. Gizarteko sektore […]

Ikasgela  zerbitzua  liburutegian  eskainiko  da  aurretiko  hitzorduarekin

Ikasgela zerbitzua liburutegian eskainiko da aurretiko hitzorduarekin

Hurrengo astelehenetik aurrera ikasketa gela zerbitzua eskainiko du berriro Urnietako Udalak, baina ez ohiko lekuan eta ezta ohiko ordutegian ere. Egungo egoerak baldintzatuta, eta behin-behinean, liburutegian eskainiko da zerbitzua astelehenetik ostiralera goizeko 9:00 – 14:00 bitartean. Aurretiko hitzordua Erabiltzaileek aurretiko hitzordua hartu beharko dute ezinbestean zerbitzua erabili ahal izateko. Horretarako bi aukera dituzte: 943008340 telefonora deitu. liburu@urnieta.eus korreora idatzi. Segurtasun neurriak Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartuko ditu Udalak. Esate […]

Zaintzara  bideratutako  udalekuak  eskainiko  dira  udara  honetan

Zaintzara bideratutako udalekuak eskainiko dira udara honetan

Ekainak 29 – uztailak 24 bitartean ospatuko dira udalekuak 2009-2014 urte bitartean jaiotakoek izango dute parte hartzeko aukera Izena emateko epea: ekainak 10- 16 5-9 haurrez osaturiko multzoak sortuko dira Momentuko egoerara egokituko diren ekintzak gauzatuko dira Segurtasun eta prebentzio neurri zorrotzak ezarri dira Koronabirusak baldintzaturiko egoera berezi honetan, eta ohiko udaleku formatua bertan behera uztea erabaki ondoren, Urnietako Udalak zaintzara bideraturiko Udalekuak antolatuko ditu aurtengo udarari begira, familia askok […]

Dolu  egoeretarako  doako  arreta  psikologikorako  zerbitzua

Dolu egoeretarako doako arreta psikologikorako zerbitzua

Eusko Jaurlaritzak Betirako programa jarri du martxan, covid-19aren ondorioz hurbileko pertsonak galdu dituztenen doluan arreta emateko programa. Izan ere,  Gizartea oso kezkatu egon da eta ezin izan die duintasunez erantzun giza galerei. Beraz, gizarte gisa orain da nahigabeari aurre egiteko garaia. Pertsona maite baten heriotzak sortutako dolua agur esateko prozesu natural bat da, emozio eta tristura handikoa, eta gehienetan senitartekoen eta gertukoen laguntzarekin gainditzen dugu. Une zail hauetan ondoan izango […]

Udako  kirol-jarduerei  buruz  hartutako  erabakiak,  jasotako  segurtasun-irizpideak  aintzat  hartuta

Udako kirol-jarduerei buruz hartutako erabakiak, jasotako segurtasun-irizpideak aintzat hartuta

Modulu aurrefabrikatuz osatutako behin-behineko kirol-instalazio berriak ekainaren 8an irekiko dira bazkideentzat, aurretiko hitzorduarekin. Igerilekua ez da irekiko udara honetan segurtasun neurriak bermatzeko zailtasunengatik. Kiroldegiko bazkideei martxoaren 14tik irailaren 14ra dagokien kuotaren zatia itzuliko zaie. Udal frontoia erabil dezakete bazkideek aurretiko hitzorduarekin. Koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoerak aldaketa eta egokitzapen mordoa egitera behartu gaitu gure egunerokoan, eta beste horrenbeste gertatuko da udarari begira ere. Azken asteetan, egoerak hobera egin duen heinean […]

2.  Fasea:  zer  egin  daiteke  gaurtik  aurrera?

2. Fasea: zer egin daiteke gaurtik aurrera?

Deseskalatze prozesuaren bigarren fasean sartu gara gaur, eta ondorengoak dira Euskal Autonomi Erkidegoko Aldizkari Ofizialean fase hau arautzeko argitaraturiko dokumentuan zehazten diren alderdirik esanguratsuenak herritarrentzat: Ezabatu egin dira pertsonen mugikortasuna murrizten duten ordu-tarteak. 70 urtetik gorakoek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Familia-eta gizarte-bilerak egin ahal izango dira, gehienez ere 15 pertsona. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak eta zerbitzuak ireki daitezke, baldin eta edukieraren %50 gainditzen ez […]

Maskarak  eta  eskularruak  errefusaren  edukiontzira  bota  behar  dira  erabili  ondoren,  eta  gel-potoak  edukiontzi  horira

Maskarak eta eskularruak errefusaren edukiontzira bota behar dira erabili ondoren, eta gel-potoak edukiontzi horira

Maskarak gure eguneroko errutinaren parte dira jada, ezinbestekoak baitira pertsonen artean gutxienez 2 metroko segurtasun-distantzia mantendu ezin den kasu guztietan. Errefusaren edukiontzian utzi behar dira Beraz, lehenik eta behin, aipatutako kasuistikan erabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatu behar dugu, baina hori bezain garrantzitsua da erabili ondoren maskarekin zer egin jakitea. Bada, bide publikoan bagaude, errefusaren edukiontzira bota behar dira. Etxean egonez gero ostera, plastikozko poltsa batean sartu behar ditugu, eta, ondoren, errefusaren […]

Maskara  erabiltzea  derrigorrezkoa  izango  da  bihartik  aurrera  pertsonen  artean  gutxienez  2  metroko  distantzia  mantendu  ezin  denean

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da bihartik aurrera pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia mantendu ezin denean

Ezinbestean erabili beharko da maskara bihartik aurrera (maiatzak 21), baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez 2 metrokoa izatea. Maskara kasu hauetan guztietan erabili beharko da: Bide publikoan. Aire zabaleko espazioetan. Erabilera publikoko espazio itxietan. Jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan.

Koronabirusaren  transmisioa  saihesteko  gomendioak

Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioekin hainbat kartel prestatu ditu. Hauek dira egoera desberdinetan jarraitu beharreko jarraibideak:  

Gipuzkoako  Psikologia  Elkargoak  telefono  bidezko  arreta  zerbitzua  bertan  behera  utzi  du

Gipuzkoako Psikologia Elkargoak telefono bidezko arreta zerbitzua bertan behera utzi du

Pandemiaren eta konfinamenduaren hasierarekin batera, eta kontuan hartuta egoera zail horrek gogo-aldarteei eragin ziezaiekeela, larritasuna, beldurra edo ziurgabetasuna sortuz, Gipuzkoako Psikologia Elkargoak doako arreta psikologikoko zerbitzu bat jarri zuen martxan telefono bidez. Orain, epidemiaren bilakaera ikusita, eta deseskaladaren 1. fasea maiatzaren 11tik hasita, zerbitzu hori desaktibatzea erabaki du. Hau da osorik argitaratu duten oharra.

Maiatzaren  11tik  lehen  fasea  zehazten  duten  arauak

Maiatzaren 11tik lehen fasea zehazten duten arauak

Maiatzaren 11n sartu ginen normaltasun berrirako trantsiziorako 1. fasean. Hauek dira fase horretan indarrean dauden arauak. JOAN-ETORRIEI ETA NEURRI SOZIALEI BURUZ 1.Langileek ziurtagiri edo agiriren bat eraman behar al dute beren lanera oinez edo autoz joan ahal izateko? Ez da nahitaezkoa; baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea. Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere beste bat argitaratu da. Horien antzeko beste batzuk ere baliozkotzat jotzen dira. Ziurtagiria eraman […]

Koronabirusaren  transmisioa  saihesteko  gomendioak

Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak

Koronabirusaren transmisioa saihesteko jarraitu beharreko gomendioekin gida bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzak.

San  Markos  Mankomunitateko  Garbiguneak  irekita  daude

San Markos Mankomunitateko Garbiguneak irekita daude

San Markos Mankomunitateko Garbiguneak irekita daude atzodanik. Herritarrentzat irekita dauden Garbiguneetatik, Hernanikoa da Urnietatik gertuen dagoena. Beraz, altzariak, etxetresna elektrioak, kotxearen gurpilak, pintura, jostailuak, egurra, inausketako hondakinak edo metalak bota behar dituenak hara joateko aukera du. Hauek dira Hernaniko Garbigunearen ordutegiak: Arrunta (irailak 16 – ekainak 14): Astelehenetik –ostiralera:9:30 – 13:00 eta 15:30 – 18:30 Larunbatetan: 9:30 – 13:30 eta 15:30-17:50 Igande eta jaiegunetan: itxita Udakoa (ekainak 15 – irailak 15) Astelehenetik ostiralera: 9:30 […]

Gazteria  sailaren  “Azkena”  bideoa

Gazteria sailaren “Azkena” bideoa

Urnietako Udaletxeko Gazteria sailak bideo desberdinak sortu ditu azken asteetan, berrogeialdiaren ondorioz bizi izan dugun egoera zailean herriko gazteei haien buruak zaintzeko mezuak bidaliz. Honakoa, bideo horien azken atala da, non bideo guztien atzean egon diren hezitzaileak ikus daitezkeen.

Maiatzaren  2tik  aurrera  kirola  egiteko,  ibilaldiak  egiteko  eta  haurrak  kalera  irteteko  irizpideak

Maiatzaren 2tik aurrera kirola egiteko, ibilaldiak egiteko eta haurrak kalera irteteko irizpideak

Hauek dira maiatzaren 2tik aurrera kirola egiteko, ibilaldiak egiteko eta haurrak kalera irteteko jarraitu beharreko irizpideak.

Urnietako    saltoki  txikien,  ostalaritzaren  eta  zerbitzuen  diagnostikoa  egiteko  inkesta

Urnietako saltoki txikien, ostalaritzaren eta zerbitzuen diagnostikoa egiteko inkesta

Koronabirusak eragindako osasun-krisia dela eta, herriko saltoki txikiek, ostalaritzak eta zerbitzuek murrizketa handiak jasan behar izan dituzte, eta beste askok berriz, ateak itxi behar izan dituzte. Bada, horiek  guztiak zein  egoeratan aurkitzen diren ezagutu nahi du Urnietako Udalak diagnostiko zehatz bat egiteko, dituzten beharrak ezagutzeko, eta ondoren, erantzun egoki bat eman ahal izateko. Horretarako, behean dagoen inkesta betetzea eskatzen da. 

Tokiko  merkataritza  =  Herri  bizia

Tokiko merkataritza = Herri bizia

Urnietako Udalak eskerrak eman nahi dizkie bertako saltokiak kudeatzen dituzten pertsonei COVID19-ak eragindako osasun-krisian egindako lanagatik, inplikazioagatik eta profesionaltasunagatik. Gainera, komunikazio kanpaina bat zabaldu du herriko saltoki txikiei, ostalaritzari eta zerbitzuei balioa emateko, egoera konplexu hori gainditzen laguntzeko eta etorkizunera begira indartzeko. Ildo horretan, duela gutxi bideo bat argitaratu zuen udalerriko saltokietako arduradunetako batzuen presentziarekin, eta orain, atal berezi hau sortu du, herriko merkataritza herri bizi bat izatearen baliokidea dela […]

Mikel  Pagola  alkatearen  mezua  0-13  urte  bitarteko  haurrak  kalera  irteten  hasi  ostean

Mikel Pagola alkatearen mezua 0-13 urte bitarteko haurrak kalera irteten hasi ostean

0-13 urte bitarteko haurrek egunero ordubete ateratzeko aukera dute atzodanik, eta mometuz, urnietar gehienak ezarritako neurriak egoki betetzen ari diren arren, eta arduraz jokatzen ari diren arren, Mikel Pagola alkateak gogorarazi die, oraindik bide luzea dugula egiteke normaltasunera bueltatu arte, eta beraz, jokoan dugunaren jakitun izan behar dugula, eta erlaxatu gabe, orain arte izandako jarrera eredugarriari jarraipena eman behar diogula. Izan ere, guztiok gara arduradun egoera hau lehenbailehen gainditzeko, eta […]

Apirilaren  26tik  aurrera  haurrak  kalera  irteteko  gako  nagusiak

Apirilaren 26tik aurrera haurrak kalera irteteko gako nagusiak

Igande honetatik aurrera –apirilak 26-, 14 urte arteko haurrak egunero ordubete atera ahal izango dira kalera, goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte, heldu batek lagunduta, etxetik kilometro batera gehienez ere, eta beren jostailuekin (patinetea, bizikleta, baloia…), baina ezin izango dira parkeetara joan, itxita jarraituko baitute. Era berean, ezin izango dira beste haur edo heldu batzuekin elkartu. 14 urtetik gorako pertsonak berriz, erosketak eta gainerako funtsezko jarduerak egitera atera ahal izango dira. […]

Laguntza  telefonoak  herritarren  eskura

Laguntza telefonoak herritarren eskura

Urnietako Udalak telefono gida bat sortu du koronabirusa dela eta bizi dugun errealitateari eta horren ondorioz sorturiko arazoei irtenbide bat emateko ahalbidetu diren zerbitzuekin. Zerbitzu horietako batzuk Udalarenak dira, eta beste batzuk berriz, gainerako erakunde eta elkarteek eskainitakoak. Gida honekin lortu nahi da, pertsona bakoitzak dituen behar edo arazoei aurre egiteko kontaktu guztiak modu erraz batean topatu ahal izatea: erosketak egin, dirulaguntzak kudeatu, indarkeria matxista ekidin, arreta psikologikoa eskaini, koronabirus […]

Obrak  berrekin  dira  jarduera  guztiak  eteteko  agindua  amaitu  ostean

Obrak berrekin dira jarduera guztiak eteteko agindua amaitu ostean

Urnietan martxan zeuden obra guztiak geratu behar izan ziren Estatuko Gobernuak jarduera guztiak eteteko agindua eman zuenean. Hainbat egunez geldirik egon eta gero, aurreko astean bueltatu ziren lanera beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuta. Kiroldegiaren erreformaren kasuan, tenis pistaren, eraikin nagusiaren eta tabernaren eraisketa burutu ostean, beste horrenbeste egiten ari da atzeko partearekin. Horretaz gain, zimendatzearekin hasi aurretik egin beharreko lurren mugimenduak ere gauzatzen ari dira. Jubilatuen Egoitzan berriz, eraikina gaur […]

Gazteria  sailak  “lehen  hilabetea”  bideoa  sortu  du

Gazteria sailak “lehen hilabetea” bideoa sortu du

Gazteria sailak “lehen hilabetea” bideoa prestatu du, koronabirusa dela eta konfinamendua hasi zenetik hilabete pasa baita. Epe honetan, lagunekin bideo-deien bidez komunikatu gara, sukaldatzen ikasteko tartea izan dugu, online jolasetan jardun dugu, etxekoekin denbora gehiago pasa dugu eta ospakizunetarako modu berriak asmatu ditugu. Halere, egoera ez da samurra, eta oraindik horrela jarraitu behar dugu. Beraz, animo asko, ez etsi eta jarraitu zuen buruak zaintzen.

BIDEOA:  Urnietako  merkatariak

BIDEOA: Urnietako merkatariak

Urnietako herriak eskerrak eman nahi dizkie herriko merkatariei burutzen duten lanarengatik eta beti gugandik hurbil egoteagatik.

Bertan  behera  geratzen  dira  maiatzerako  antolatuta  zeuden  Urnietako  festa  eta  ospakizun  guztiak

Bertan behera geratzen dira maiatzerako antolatuta zeuden Urnietako festa eta ospakizun guztiak

Koronabirusaren hedapena murrizteko deituriko alarma egoeraren luzapenak eta herritarren osasun publikoa eta segurtasuna bermatu beharrak ezinezkoa egiten dute maiatzerako aurreikusita zeuden festa eta ospakizun publikoak osasun berme egokiekin gauzatu ahal izatea. Horiek horrela, Santa Krutz erromeria, San Isidro egunaren ospakizuna eta Gazte Festak bertan behera uztea erabaki du Urnietako Udalak. Era berean, Antia literatura lehiaketak aurrera jarraitzen duen arren, ez du izango sari ekitaldi bat bere horretan aurreko edizioetan bezala. […]

GARRANTZITSUA:  Urnietako  dendari,  ostalari  eta  zerbitzuei  laguntzeko  zerbitzua

GARRANTZITSUA: Urnietako dendari, ostalari eta zerbitzuei laguntzeko zerbitzua

Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari eta sozialari aurre egiteko laguntza eskaini nahi die Urnietako Udalak herriko dendari, ostalari eta zerbitzuei. Laguntza hori Beterri Buruntza eskualdeko Tokiko Garapenetik bideratuko da (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek eskaintzen duten zerbitzua). Laguntza era ordenatuan eta modu egoki batean eman ahal izateko, herriko komertzioen datuak bildu behar ditu lehenik Udalak. Horretarako, behean dagoen dokumentua bete behar dute merkatariek. Datu horiek jaso ondoren, galdetegi […]

Gazteria  sailaren  “desmotibazioari  tokirik  ez”  bideoa

Gazteria sailaren “desmotibazioari tokirik ez” bideoa

Gazteria sailak “desmotibazioari tokirik ez” bideoa prestatu du, etxean egon behar dugun garai honetan utzikeria saihesteko eta eguna litxarkeriak jaten edo pantailen aurrean igaro beharrean, irakurtzera, marraztera, meditatzera, instrumenturen bat jotzera, abestera, dantzatzera, idaztera edo sukaldatzera animatuz.

Merkataritza  jarduerak  edo  antzekoak  jendearentzat  irekitzeari  buruzko  irizpideak

Merkataritza jarduerak edo antzekoak jendearentzat irekitzeari buruzko irizpideak

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek merkataritza-jarduerak edo antzekoak jendeari irekitzeari buruz dituzten aplikazio-irizpideak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Irizpideak hurrengo dokumentuan daude zehaztuta.

Udalak  interneteko  pintxoak  banatu  ditu,  etxean  internetik  ez  duten  ikasleek  klaseak  online  jarraitzeko  aukera  izan  dezaten

Udalak interneteko pintxoak banatu ditu, etxean internetik ez duten ikasleek klaseak online jarraitzeko aukera izan dezaten

Ikastetxeak itxita daude duela zenbait astetik, koronabirusaren transmisioa saihesteko. Egoera horretan, Urnietako ikastetxeek, beste guztiek bezala, haien eskolak egokitu eta birdiseinatu behar izan dituzte, online sistemaren bitartez ahalbidetuz. Horretarako, ezinbestekoa da etxean internet eta gutxieneko konexioa izatea. Dena den, ikasle guztiek ez dituzte beharrezko baliabideak etxean eta Urnietako Udalak interneteko hainbat pintxo banatu dizkie Egape ikastolari eta Magale ikastetxeari, horiek, aldi berean, tresna horiek ez dituzten ikastetxeetako ikasleen artean bana […]

Apirilaren  9tik  13ra  bitarte  Udalak  harremanetarako  jarritako  telefonoek  ez  dute  zerbitzurik  emango  Aste  Santua  dela  eta

Apirilaren 9tik 13ra bitarte Udalak harremanetarako jarritako telefonoek ez dute zerbitzurik emango Aste Santua dela eta

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko asmoz Udalak bere eraikin publiko guztiak ixtea erabaki zuenetik udalarekiko harreman guztiak telefonora edo erregistro elektronikora mugatzen dira. Apirilaren 9tik 13ra ostera, kontakturako ezarritako telefonoek ez dute zerbitzurik emango, Udaltzaingoarenak salbu, Aste Santuko oporrak direla eta. Beraz, segurtasunarekin loturiko gaiei buruzko kontsultak egiteko Udaltzaingora deitzeko aukera izango da Aste Santuan ere: 943 00 80 90 Hori bai, apirilaren 14tik aurrera herritarren eskura izango dira berriro Udaleko sail […]

Gazteria  sailak  “zaindu  zure  pentsamenduak  saihestu  bukle  negatiboak”  bideoa  sortu  du

Gazteria sailak “zaindu zure pentsamenduak saihestu bukle negatiboak” bideoa sortu du

Gazteria sailak “zaindu zure pentsamenduak saihestu bukle negatiboak” bideoa prestatu du, etxean egon behar dugun garai honetan egoera honek dakartzan zailtasunak albo batera uzteko eta ikuspegi positiboa mantentzen saiatzeko. Horretarako, funtsezkoa da, kontzientzia kolektiboa piztea, egiten ari garen esfortzua guztión onunarako ezinbestekoa dela pentsatzea eta horrela egoera azkarrago gaindituko dugula sinestea.

Urnietan  irekita  dauden  komertzioen  zerrenda  argitaratu  du  Udalak

Urnietan irekita dauden komertzioen zerrenda argitaratu du Udalak

Koronabirusaren zabalpena murrizteko alarma egoera ezarri zenean komertzio dezentek itxi behar izan zituzten ateak. Murrizketa horretatik kanpo geratu ziren oinarrizko beharrak asetzeko zerbitzua ematen dutenak. Herritarrek Urnietan irekita dauden komertzioak zeintzuk diren jakin dezaten, Udalak zerrenda bat osatu du irekita dagoen komertzio bakoitzaren gaineko informazioarekin.  

Gipuzkoako  Psikologia  Elkargoak  telefono  bidezko  doako  arreta  eskaintzen  du

Gipuzkoako Psikologia Elkargoak telefono bidezko doako arreta eskaintzen du

Koronbirusaren ondorioz igarotzen ari garen konfinamendu egoera honek gogo aldarteetan eragina izan dezake larritasuna, beldurra edo ziurgabetasuna sortuz. Bada, egoera horiek pairatzen ari den biztanleriari laguntzeko asmoz, Gipuzkoako Psikologia Elkargoak telefono bidezko doako arreta psikologikoa eskaintzen du. Arreta telefonoa: 692 566 160 Arreta ordutegia: 10:00-14:00

Herriko  komertzio  batzuk  irekita  egongo  dira  Aste  Santuan  ilara  handiak  ekiditeko

Herriko komertzio batzuk irekita egongo dira Aste Santuan ilara handiak ekiditeko

Gaur eta bihar ilara handiak sortzea saihesteko asmoz, herriko kometzio batzuk ateak irekiko dituzte Aste Santuan. Hauek dira Udalari erabaki hori jakinarazi diotenak eta ordutegia zehaztu dutenak. Muazpi harategia Apirilak 9, osteguna: aurretik egindako eskaerak jasotzeko irekiko du. Apirilak 11, larunbata: ohiko ordutegian irekiko du. Eroski Apirilak 9 osteguna eta apirilak 13 astelehena: 9:00-10:00 herritar ahulagoak eta gainerakoak 10:00-14:00. Apirilak 10, ostirala: itxita. Apirilak 11, larunbata: 10:00-20:00. Udalak eskerrak eman […]

Bolondres  sarea  lan  bikaina  egiten  ari  da  beharra  duten  pertsonei  oinarrizko  zerbitzuak  eskaintzen

Bolondres sarea lan bikaina egiten ari da beharra duten pertsonei oinarrizko zerbitzuak eskaintzen

Urnietako bolondres sarea adineko pertsonei edo mendekoei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko lanean ari da martxoaren 27az geroztik, laguntza hori segurtasun bermeekin emateko beharrezkoa den oinarrizko formakuntza jaso ostean. Banaketa mordoa Laguntza eskatzeko Gizarte Zerbitzuetara deitu duten 8 pertsonei eman diete erantzuna bolondresek, orotara 11 eskaera erantzunez. Aste honetarako ere badituzte egin beharreko banaketa batzuk. Bestalde, Gurutze Gorriaren bitartez lortutako elikagaien banaketa ere burutu dute Karitasekin elkarlanean, oinarrizko elikagaiak beharra duten 23 […]

Eusko  Jaurlaritzako  Osasun  Sailak  elikadura  dendetan  bete  beharreko  neurriak  zehaztu  ditu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak elikadura dendetan bete beharreko neurriak zehaztu ditu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak elikadura dendetan bete beharreko neurriak zehaztu ditu. Ondorengo dokumentuan adierazten dira instalazioek, bezeroek eta langileek bete behar dituzten neurriak.

Gazteria  sailak  “etxean  geratuko  naiz  baina  elkar  ikusten  jarraitzen  dugu”  bideoa  prestatu  du

Gazteria sailak “etxean geratuko naiz baina elkar ikusten jarraitzen dugu” bideoa prestatu du

Gazteria sailak “etxean geratuko naiz baina elkar ikusten jarraitzen dugu” bideoa prestatu du, etxean egon behar dugun garai honetan teknologia berriak baliatuz lagunekin eta familiarekin komunikazioa mantentzera animatuz.

BIDEOA:  osasun  arloan  lan  egiten  duten  urnietarrak

BIDEOA: osasun arloan lan egiten duten urnietarrak

Urnietako herriak, osasun arloan lan egiten duten urnietar guztiei, esker onez.

KZguneak  zalantza  teknologikoak  argitzeko  arreta  eskainiko  du  telefonoz  edo  posta  elektronikoz

KZguneak zalantza teknologikoak argitzeko arreta eskainiko du telefonoz edo posta elektronikoz

KZguneak zalantza teknologikoak argitzeko arreta eskainiko du telefonoz edo posta elektronikoz. Hauxe da horren berri emateko Udalari helarazi dion oharra. Oharra Zentroetan formakuntza-jarduera eten ondoren eta Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZgunean beharrezkoa ikusten dugu gure zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko. Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori […]

Etxean  geldituta  genero-indarkeria  jasaten  ari  diren  pertsonentzako  jarduera-gida

Etxean geldituta genero-indarkeria jasaten ari diren pertsonentzako jarduera-gida

Berdintasun Ministerioak, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritzaren bidez, gida bat argitaratu du bere web-orrian, COVID-19 alarma-egoeraren ondorioz etxean genero-indarkeria jasaten ari diren pertsonentzat. Bertan, informazio erabilgarria eskaintzen da galdera eta erantzunen bidez, eta informazio baliabideak, aholkularitza juridikoa eta berehalako arreta psikosoziala ematen dira, besteak beste. Berehalako arreta psikologikoko txata Berehalako arreta psikologikoko txata, Gobernu Ordezkaritzak abian jarria, genero-indarkeriari buruzko prestakuntza duten psikologoek artatua, eguneko 24 orduetan funtzionamenduan, honako zenbaki hauen […]

Koronabirusak  eragindako  egoerari  aurre  egiteko  enpresentzako  eta  autonomoentzako  laguntzak

Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko enpresentzako eta autonomoentzako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euroko premiazko partida bat mobilizatu du, Covid19 izenekoa, koronabirusetik eratorritako egoera zail honetan enpresei eta autonomoei laguntzeko. Ildo hori maileguak sinatzen hasiko da aste honetan, eta finantza erakundeak berriz datorren astean hasiko dira; beraz, dagoeneko bankuekin gestioak egiten has daiteke, Informazio guztia Beterri-Buruntza webgunean Neurri hori aktibo dago jada, eta Elkargiren bidez eska daiteke, erakunde hori baita laguntza horiek kudeatzeaz arduratzen dena. Horretarako beharrezkoa den informazioa […]

Eskabideak  edo  idazkiak  egoitza  elektronikoan  aurkezten  laguntzeko  oinarrizko  gida  sortu  da

Eskabideak edo idazkiak egoitza elektronikoan aurkezten laguntzeko oinarrizko gida sortu da

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko Urnietako Udalak bere eraikin publiko guztiak ixteko erabakia hartu zuenetik udalarekiko harreman guztiak telefonora edo erregistro elektronikora mugatzen dira. Herritarrek beraz, aurrez aurreko zerbitzua ez izanagatik, Urnietako Udalari eskabideak eta idazkiak egoitza elektronikoaren bidez bidaltzeko aukera dute. Bada, erregistro eletronikoa erabiltzen ez dakiten herritarrei zeregin hori nola egin daitekeen azaldu asmoz, Udalak gida bat sortu du. Gida horretan zehazten da Udalari idazki bat bidaltzeko bere webguneko zein […]

TAO  zerbitzuak  etenda  jarraituko  du

TAO zerbitzuak etenda jarraituko du

Koronabirusaren ondorioz alarma egoera ezarri zenetik, Urnietako Udala hainbat neurri hartzen joan da birusaren ondorioak arintzen eta murrizten saiatzeko. Lehenengoetako bat TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekuak) etetea izan zen, Udaltzaingoak orain lehentasunezkoak diren beste zeregin batzuetarako langileak izan zitzan. Aldi berean, herritarrak etxean gera zitezen bultzatu nahi zen, ibilgailua TAO eremuan aparkatuta edukitzeagatik nahitaez mugitu behar izatea saihesteko. Oraingoz, zerbitzuak etenda jarraituko du, beste abisu bat eman arte. Normaltasunera itzultzen […]

Urnietako  hainbat  komertziok  erosketa  eskaerak  online  egiteko  aukera  eskaintzen  dute  ilarak  murrizteko

Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzen dute ilarak murrizteko

Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzeko ekimena abian jarri dute azken egunetan sortzen ari diren ilarak murrizteko asmoz. Zein komertzioek eskaintzen dute aukera? Itxaspe Muazpi Toñi fruta-denda Onddi optika Zein da funtzionamendua? Herritarrek eskaera etxetik egitea eta establezimendura joandakoan eskaturikoa jaso eta ordaintzea. Eskaera online eginez gero ilara itxaron beharko da? Ez, eskaera egindakoek zuzenean sartu eta eskaera hartzeko aukera izango dute. Eskaerak egiteko moduak eta ordutegiak […]

Urnietako  Udalak  lanean  jarraitzen  du  ez-ohiko  egoera  honetara  egokituta

Urnietako Udalak lanean jarraitzen du ez-ohiko egoera honetara egokituta

Alarma egoera ezarri zenetik, Urnietako Udalak bere giza baliabide guztiak herritarren beharrei erantzutera bideratu ditu. Horretarako baina, barne-antolaketa eta lan dinamika aldatu behar izan ditu Koronabirusaren hedapena eteteko prebentzio neurriak errespetatuz. Harremana telefonoz edo erregistro elektroniko bidez Udal eraikinak itxita daude, baina modu telematikoan jar daitezke herritarrak udaleko sail ezberdinekin harremanetan, izan ere, funtsezoa da herritarren beharrei erantzuna ematen jarraitzea. Ondorengoak dira kontakturako telefonoak: Bertan 943 00 80 00: gai […]

Txakurra  paseatzera  atera  behar  da  animaliaren  dokumentazioarekin

Txakurra paseatzera atera behar da animaliaren dokumentazioarekin

Txakurrak paseatzara ateratakoan haien jabeek soinean eraman behar dute animaliaren dokumentazioa, eta ez soilik arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek. Udaltzaingoa arduratuko da animaliaren titulartasuna baieztatzeko dokumentazioa eskatzeaz, koronabirusaren ondoriozko konfinamendu-aldi honetan pikareskarik egon ez dadin. Animalia paseatzera zenbat aldiz ateratzen den ere kontrolatuko da. Ibilaldi laburrak eta etxetik gertu Era berean, gogorarazten da paseo laburrak eta etxetik gertu egin behar direla, eta animaliek haien behar fisiologikoak egiteko behar duten denbora […]

Mikel  Pagola  Urnietako  alkatea  elkarrizketatu  dute  telefonoz  Teledonostiko  “Gipuzkoa  a  diario”  saioan

Mikel Pagola Urnietako alkatea elkarrizketatu dute telefonoz Teledonostiko “Gipuzkoa a diario” saioan

Mikel Pagola Urnietako alkatea elkarrizketatu dute telefonoz Teledonostiko “Gipuzkoa a diario” saioan. Urnietan koronabirusa dela eta bizi dugun egoera aztertu du eta harturiko neurrien berri eman du. Era berean, urnietarrei izaten ari diren jarrera eskertu die beste behin.

Urnietarren  batek  horrelako  materialik  balu,  mesedez,  Udaltzaingoari  eman  ahalik  eta  azkarren

Urnietarren batek horrelako materialik balu, mesedez, Udaltzaingoari eman ahalik eta azkarren

Koronabirus bidez infektatutako pertsonei ahalik eta modurik onenean arreta emateko etengabeko lana egiten ari diren osasun-langileak oso justu daude beren lana segurtasunez egiteko behar duten autobabeseko materialarekin. Horrela, urnietarren batek argazkian agertzen den antzeko materialik balu, mesedez Udaltzaingoari entregatu diezaiola, ondoren Donostiako ospitalera eramateko: 943 00 80 90. Egoera zail honi aurre egiteko guztion arteko elkarlana eta solidaritatea beharrezkoa da. Eskerrik asko aldez aurretik.

Erosketak  astean  behin  egiten  saiatu  eta  konpainiako  animaliekin  paseo  laburrak  egin

Erosketak astean behin egiten saiatu eta konpainiako animaliekin paseo laburrak egin

Koronabirusa dela eta kasu konkretu batzuetan baino ezin da kalera irten. Kasu horietako bi dira erosketak egitea eta konpainiako animaliak ateratzea. Kasu horietan ere, kalean ahalik eta denbora gutxien igarotzea gomendatzen da. Hala, erosketak egunero egin beharrean, hobeto da zerrenda prestatu eta beharrezkoak diren elikagaiak eta gainerako gauzak erostera astean behin irtetea. Eta posible bada txartelarekin ordaindu. Txakurrei edo bestelako animaliei dagokienean, paseo laburrak eta etxetik gertu egin behar dira, […]

Gaztelekuak  “Egunean  Behin”  jokorako  taldea  sortuko  du

Gaztelekuak “Egunean Behin” jokorako taldea sortuko du

“Egunean Behin” tribial estiloko galdera-erantzunen euskarazko joko bat da mugikorretarako. Ahalik eta denbora laburrenean hamar galdera zuzen erantzutean datza jolasa. Martxoaren 30ean hasiko da denboraldi berria eta Gaztelekuak Urnietako nerabeen taldea sortu nahi du jokatzera animatzeko eta etxean igaro behar dugun denbora honetan entretenitu eta ondo pasatzeko. Izena eman Instagram edo Whatsapp bidez Ekimenean 11-16 urte bitarteko nerabeek hartu dezakete parte. Horretarako Gaztelekuko teknikariekin harremanetan jarri beharko dute interesa duten […]

Zerga-arloan  epeak  aldatu  eta  zabalduko  dira,  urnietarrei  testuinguru  zail  honetan  laguntzeko

Zerga-arloan epeak aldatu eta zabalduko dira, urnietarrei testuinguru zail honetan laguntzeko

Egoera guztiz ezohikoa bizitzen ari gara koronabirusa gure bizitzetara iritsi zenetik, eta osasun-agintariek haren hedapena geldiarazteko beharrezkoak diren euste-neurriak hartu behar izan dituzte. Horrek guztiak eragin ekonomiko negatiboa izan du familia askorengan, eta egoera larri honetan dauden urnietarrei laguntzeko asmoz, Urnietako Udalak salbuespenezko hainbat neurri hartu ditu, zerga arloan epeak aldatuz eta zabalduz. Hona hemen egutegi fiskalean onartu diren aldaketak: 1.Kobrantza-aldia gaur egun abian duten prozeduretan eta apirilean egiten diren […]

Bolondres  sarea  laguntza  eskaintzen  hasiko  da  bihartik  aurrera  formakuntza  jaso  ostean

Bolondres sarea laguntza eskaintzen hasiko da bihartik aurrera formakuntza jaso ostean

Urnietako Udalak oinarrizko formakuntza saioa eskaini die adineko pertsonei edo mendekoei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko borondatea agertu duten herritarrei, eta dagoeneko prest daude zerbitzuari hasiera emateko. Luke Goñi Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun politikoa arduratu da ikastaroa zuzentzeaz, lanbidez erizaina baita bera. Bihartik aurrera ekingo diote bolondres lanari autobabeserako materiala erabilita, izan ere, funtsezkoa baita, bai beraien eta baita zerbitzua jasotzen duten pertsonen segurtasuna bermatzea. Halaber, Udalak prestaturiko akreditazioa eta txaleko horia […]

Desinfekzio  lanak  egiten  jarraitzen  dira  egunero

Desinfekzio lanak egiten jarraitzen dira egunero

Bideen garbiketa eta desinfekzio lanak behar bezala egitea funtsezkoa da koronabirusaren hedapena murrizteko. Beraz, Urnietako Udalak lan horiek egiten jarraitzen du egunero herriko leku jendetsuenetan: udaletxearen inguruan, osasun-zentroan, postetxean, dendetan, farmazietan, bankuetan, edukiontzietan, autobus-markesinetan, tren-geltokian, barandetan … Herrigunean lan horiek egiteaz gain, landa-inguruneko edukiontzietan ere egiten dira desinfekzio-lanak.

Laguntza  behar  duten  pertsonek  eta  laguntza  hori  eskaintzeko  prest  daudenek  gizarte  zerbitzuetara  deitu  behar  dute:  943  00  83  49

Laguntza behar duten pertsonek eta laguntza hori eskaintzeko prest daudenek gizarte zerbitzuetara deitu behar dute: 943 00 83 49

Koronabirusaren ondorioz euste-neurriak hartu zirenetik, Urnietako Udala etengabe lanean ari da Gizarte Zerbitzuen sailaren bitartez adineko pertsonei edo mendekoei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko. Kasu hauetarako eskaintzen zaie laguntza: Premia biziko hornidurak eskuratzeko: elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta premia biziko beste hornidura batzuk. Zaborra jaisteko. Osasun-txartel indibidualean agindutako sendagaiak jasotzeko. Haien maskotaz arduratzeko (paseatzera atera, larrialdiko albaitari-arreta). Atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko. Dagoeneko 100 dei baino gehiago egin dituzte Udaleko […]

Indarkeria  matxistaren  biktimentzako  arreta  zerbitzuek  martxan  jarraitzen  dute  krisi  egoeran

Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta zerbitzuek martxan jarraitzen dute krisi egoeran

Etxetik ez ateratzeak indarkeria sexista jasaten duten pertsonen egoera larriagotu dezakeela eta, Urnietako Udaletik gogorarazi nahi da arreta zerbitzuek abian jarraitzen dutela. Indarkeria matxistarik jasanez gero, deitu ondorengo telefonoetara, lagunduko zaitugu: Informazioa edo beste edozein laguntza: 900 840 111 Larrialdi bat bada: 112 Urnietako Udaltzaingora eta Gizarte Zerbitzuetara ere dei dezakezu: Udaltzaingoa 943 00 80 90: astelehenetik ostiralera 7:30-22:00, eta larunbat, igande eta jai egunetan: 9:00-21:00. Gizarte Zerbitzuak 943 00 […]

Etxean  jarduera  fisikoa  egiteko  bideoak

Etxean jarduera fisikoa egiteko bideoak

Etxetik kanpo jarduera fisikoa egitea debekatua dagoenez, konfinamendu garaian etxean bertan hainbat ariketa egiteko bideoak prestatu ditu Urnietako Udalak herrian kirol zerbitzua ematen duen enpresaren eskutik. Bideoak lau multzotan banatuta daude: Coreo Equo Funtzionala Lehen sorospenak Familian Multzo bakoitzean bideo mordoa topa daitezke. Bai urnietako monitoreek egindakoak eta baita, beste herri batzuetakoek egindakoak ere. Jarduera fisikoa eta erlaxatzeko teknikak oso tresna baliagarriak izan daitezke konfinamendu epean lasai egoten laguntzeko eta […]

Jendaurreko  lana  egiten  duten  herriko  komertzioetan  autobabeserako  materiala  banatu  da

Jendaurreko lana egiten duten herriko komertzioetan autobabeserako materiala banatu da

Herriko komertzioetan lana egiten duten pertsonak babesteko, eta era berean, denda horietara erostera joaten diren herritarren segurtasuna bermatzen saiatzeko, autobabeserako materiala banatu zuen atzo Urnietako Udalak herriko komertzioetan: hala nola, dendetan, farmazietan, banketxeetan eta okindegietan. Koronabirusa gainditzeko ezinbestekoa da prebentzio neurri egokiak hartzea eta ezarritako neurriak betetzea. Zentzu horretan, Udala bere esku dagoen guztia egiten ari da.

Mikel  Pagola  alkatearen  mezua  Koronabirusa  dela  eta

Mikel Pagola alkatearen mezua Koronabirusa dela eta

Mikel Pagola Urnietako alkateak herritarrei eskatu die ezarritako neurriak betetzeko eta arduraz jokatzen jarraitzeko. Bestalde, Udalak harturiko erabakien berri eman du.

Salbuespenak  izan  arren,  gutxi  batzuk  ez  dira  ezarritako  neurriak  errespetatzen  ari  eta  isunak  jarriko  zaizkie  pertsona  horiei

Salbuespenak izan arren, gutxi batzuk ez dira ezarritako neurriak errespetatzen ari eta isunak jarriko zaizkie pertsona horiei

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko “alarma egoera” ezarri zen unetik, mugatuta dago estatu osoko herritarren zirkulazioa. Urnietarren gehiengoa arduraz jokatzen ari da, ezarritako prebentzioa neurriei men eginez eta horiek errespetatuz. Hala ere, zenbaitek zuhurtziagabekeriaz jokatzen jarraitzen du, neurri horiei jaramonik egin gabe. Urnietako Udaltzaingoak jokabide desegokiekin identifikatu duen gutxiengo horri ohartarazpena egin dio, baina hemendik aurrera, neurri murriztaileak betetzen ez dituzten pertsonak zigortuko ditu, guztion osasuna baitago jokoan. Ertzaintza ere kontrolak egiten […]

Irtenbideak  eskainiko  dira  eten  diren  ikastaroengatik

Irtenbideak eskainiko dira eten diren ikastaroengatik

Koronabirusaren zabalpena saihesteko asmoz, Urnietako Udalak bere eraikin eta zerbitzuak bertan behera uztea erabaki zuen harremanak telefono bidez eta erregistro elektroniko bidez egitera mugatuz. Egoera hori dela eta, Udal ikastaroetan parte hartzen duten herritarrek ezin izango dute zerbitzua osorik jaso, eta ondorioz, Udalak irtenbideak eskainiko dizkie egoera horretan aurkitzen diren pertsonei. Hilabeteroko ordainketak egiten diren ikastaro bakarrak udal musika eskolarenak dira.  Martxoko klaseen ordainketa, apirilaren erdikaldean egitea tokatzen da.  Orduan, […]

Urnietako  Udalak  jarduera  osagarriak  eskaintzen  ditu  bere  zerbitzuetan  konfinamendu  aldirako

Urnietako Udalak jarduera osagarriak eskaintzen ditu bere zerbitzuetan konfinamendu aldirako

Koronbirusaren ondorioz, Urnietako Udalak bere eraikinak ixteko erabakia hartu zuen, baina konfinamendu epean horien erabiltzaileei aukera alternatiboak eskaini asmoz, lanean ari dira Udaleko sail desberdinak. Gaztelekuak esaterako, gazteak entretenitu asmoz, bere instagram kontuaren bitartez (@gaztelekua_urnieta) hainbat proposamen igoko ditu denbora pasatzeko. Gaur, hieroglifikoak, errezetak eta eskulanak igo ditu, besteak beste. Musika eskolak bestalde, ikasleek etxean ikasteko ohiturari eutsi ahal izateko lan dinamika berria martxan jarriko du. Horretarako, irakasleak haien ikasleekin […]

Urnietarrak  jarrera  eredugarria  izaten  ari  zarete  koronabirusa  zabaltzea  saihesteko  ezarritako  prebentzio  neurriak  errespetatuz

Urnietarrak jarrera eredugarria izaten ari zarete koronabirusa zabaltzea saihesteko ezarritako prebentzio neurriak errespetatuz

Urnietarrak jarrera eredugarria izaten ari zarete koronabirusa zabaltzea saihesteko ezarritako prebentzio neurriak errespetatuz. Jarrai dezagun arduraz jokatuz!

Odol  emate  saioa  mantentzen  da:  gaur,  18:30ean,  Jubilatuen  Egoitzan,  baina  katarroa,  mukiak  edo  eztula  bezalako  sintomak  dituzten  pertsonei  ez  gerturatzea  eskatzen  zaie

Odol emate saioa mantentzen da: gaur, 18:30ean, Jubilatuen Egoitzan, baina katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie

Odol emate saioa programaturik dago gaur arratsalderako eta zita mantendu egingo da. Hitzordua 18:30ean izango da Jubilatuen Egoitzan. Hori bai, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie. Segurtasun neurriak Odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da eta horretarako, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.

Errefusaren  edukiontziak  egunero  ireki  ahal  izango  dira,  koronabirusa  prebenitzeko  erabilitako  materiala  bota  ahal  izateko

Errefusaren edukiontziak egunero ireki ahal izango dira, koronabirusa prebenitzeko erabilitako materiala bota ahal izateko

  Urnietako Udalak errefusa botatzeko edukiontziak behin-behinean egunero irekitzeko erabakia hartu du, material prebentiboak erabili behar dituzten pertsonek, hala nola eskularruak edo maskarak, erabili ondoren bota ahal izan ditzaten. Material horiek kontu handiz bota behar dira errefusaren edukiontzira, poltsa batean sartu eta hermetikoki itxita, kutsatzeak saihesteko. Udalak espero du neurri hori behar duten pertsonek erabiltzea, eta hondakinak bereizteko orduan herritarrek izan duten jokabide ona ez aldatzea.

Urnietako  Udala  lanean  ari  da  elikagaiak  edo  botikak  bere  kabuz  erosi  ezin  dituzten  pertsonei  laguntza  eskaintzeko

Urnietako Udala lanean ari da elikagaiak edo botikak bere kabuz erosi ezin dituzten pertsonei laguntza eskaintzeko

Urnietako Udala, Gizarte Zerbitzuen sailaren bitartez, lanean ari da, koronabirusaren ondorioz hartutako euste-neurrien ondoren, elikagaiak edo botikak bakarrik erostera irteteko arazoak izan ditzaketen pertsona guztiak identifikatzeko. Printzipioz, 65 urtetik gorako pertsonekin edo elbarriren bat dutenekin edo gaixo edo bakartuta daudenekin ari dira lanean. Dena dela, identifikatu gabe dagoen pertsonaren batek ere behar horiek balitu, Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daiteke laguntza eskatzeko: 943 00 83 49 Pertsona horien beharrei bere […]

Urnietako  Udalak  Bertan  herritarren  arretarako  zerbitzua  itxi  du  eta  hemendik  aurrera  udalarekiko  harremanak  telefonoz  edo  erregistro  elektroniko  bidez  izango  dira

Urnietako Udalak Bertan herritarren arretarako zerbitzua itxi du eta hemendik aurrera udalarekiko harremanak telefonoz edo erregistro elektroniko bidez izango dira

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko neurrien barruan, Urnietako Udalak Bertan herritarren arretarako zerbitzua ixtea erabaki du. Beraz, hemendik aurrera, eta gutxienez datozen 15 egunetan, udalarekiko harreman guztiak telefonoz edo erregistro elektroniko bidez izango dira. Hauek dira Udaleko sailekin harremanetan jartzeko telefonoak: Bertan 943 00 80 00: gai orokorrei buruzko kontsultak egiteko. Udaltzaingoa 943 00 80 90: segurtasun gaiekin loturiko kontsultak egiteko. Kontuhartzailetza 943 00 42 24: gai fiskalekin lotura duten kontsultak egiteko. […]

Lurraldebusen  zerbitzuen  murrizketa  COVID-19-ren  ondorioz

Lurraldebusen zerbitzuen murrizketa COVID-19-ren ondorioz

Martxoaren 16tik aurrera, ezarritako alarma-egoera dela eta, Lurraldebusen zerbitzuak% 40 eta %60 artean murriztuko dira ohiko eskaintzarekin alderatuta, Ospitale-zerbitzuak izan ezik, horietan zerbitzuen% 100 mantenduko baita.

Zer  dago  baimenduta  eta  zer  debekatuta  koronabirusaren  hedapena  geldiarazteko  “alarma  egoera”  ezarri  ondoren

Zer dago baimenduta eta zer debekatuta koronabirusaren hedapena geldiarazteko “alarma egoera” ezarri ondoren

Indarrean sartu da Estatu osoan “alarma egoera” koronabirusa zabaltzea saihesteko, eta hartu den neurri garrantzitsuenetakoa, herritarren zirkulazio askea mugatzeko erabakia da. Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen dekretuaren arabera, beharrezkoak ez diren joan-etorriak kenduta, etxean egon beharko dute herritarrek hurrengo 15 egunetan.  Ondorengo kasuetan bakarrik  egongo da baimenduta pertsonen mugimendua: Elikagaiak, sendagaiak eta oinarrizkoak diren gauzak erosteko (ibilgailuarentzako erregaia, adibidez). Osasun zentroetara joateko Lanerako joan-etorria egiteko Menpekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, menpekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren […]

Eusko  Jaurlaritzak  prebentzio-neurri  berriak  hartu  ditu

Eusko Jaurlaritzak prebentzio-neurri berriak hartu ditu

Iñigo Urkullu Lehendakariak agerraldia egin berri du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, jakinarazteko, herritarren osasunerako berehalako eta ezohiko arriskuak jarraitzen duenez eta beste neurri gehigarri batzuk hartu behar direnez, Eusko Jaurlaritzak honako prebentzio-neurri hauek hartu dituela: Adinekoentzako eguneko zentroen itxiera. Adinekoei egoitza-zentro publikoetan edo pribatuetan egin beharreko bisiten murrizketak, eguneko/egoiliar bakoitzeko pertsona bakar batek egin ahal izango du bisita. Gainera bisitariei zentroaren sarreran tenperatura hartuko zaie eta 37,0ºC-tik gorako bisitariei sarrera […]

Urnietako  Udalak  haur  parke  guztiak  itxiko  ditu

Urnietako Udalak haur parke guztiak itxiko ditu

Urnietako Udalak herriko haur parke guztiak itxiko ditu abisu berria eman arte. Udaltzaingoa hasi da jada zeregin horretan. Prebentzio neurri honekin jende pilaketak saihestu nahi dira koronabirusaren zabalpena murrizteko. Udalak herritarrei eskatzen die arduraz jokatzea, abisuei jaramon egitea eta harturiko neurriak errespetatzea.

Urnietako  elizak  eukaristiarik  eta  hiletarik  ez  egitea  erabaki  du  abisu  berria  eman  arte

Urnietako elizak eukaristiarik eta hiletarik ez egitea erabaki du abisu berria eman arte

Urnietako elizak eukaristiarik eta hiletarik ez egitea erabaki du abisu berria eman arte. Informatu duenez, heriotzarik balego, apaizak familiarekin telefonoz hitz egingo luke, meza hildakoaren alde bakarrik emanez eta hileta ahal denean ospatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  neurri  berriak  iragarri  ditu  garraio  publikoan  COVID-19ren  aurrean

Eusko Jaurlaritzak neurri berriak iragarri ditu garraio publikoan COVID-19ren aurrean

Euskadiko Garraio Agintaritzak egindako Euskadiko garraio publikorako jardueren koordinaziorako dokumentuan oinarrituta, COVID-19ren aurrean Garraioa Koordinatzeko Mahaiak honako jarduketa-neurri hauek ezartzea erabaki du Euskadiko garraiobide guztietan:  Garraiobide eta operadoreen Herritarrei Arreta Emateko Bulegoetan, egin daitekeen tokian, metro bateko neurri fisikoak sartzea, erabiltzaileen eta langileen arteko elementu bereizgarri bat akoplatuz. Online eta telefono bidezko arretaren indartzea aztertzea, kontaktu fisikoa saihestuz. Euskal hiriburuetako (Donostia, Gasteiz eta Bilbo) 3 geltoki intermodaletan lan egiten duten […]

Urnietako  Udalak  hainbat  zerbitzu  itxi  ditu,  koronabirusaren  hedapena  gutxitzeko,  Eusko  Jaurlaritzak  hartutako  neurrien  ondoren

Urnietako Udalak hainbat zerbitzu itxi ditu, koronabirusaren hedapena gutxitzeko, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien ondoren

Koronabirus kasuen gorakadaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak neurriak iragarri ondoren, Urnietako Udalak honako neurri hauek hartu ditu datozen 15 egunetarako, pertsonen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko eta, horrela, birusaren hedapena minimizatzeko: Udal zerbitzu eta jarduera hauek bertan behera utzi dira: Kiroldegia Frontoia Liburutegia Musika Eskola Ludoteka Gaztelekua Gazte Informazio Puntua Udaletik ematen diren ikastaro guztiak Ikasketa gela zerbitzua Zerbitzu sozio-hezitzailea Adinekoen Udal Eguneko Zerbitzua Garraio egokitua: Bidez Bide eta Atera Era berean, […]

Koronabirusaren  aurrean  informazioa  eta  gomendioak

Koronabirusaren aurrean informazioa eta gomendioak

Koronabirusaren hedapenaren aurrean Urnietako Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak herritarren eskura jarritako informazioa zabaltzen du birusaren gaineko xehetasunekin eta gomendioekin. Euskadiko egoera Euskadik jarduketa-protokoloa martxan jarri du. Protokolo horrek ospitaleetako larrialdietako eta Etengabeko Arreta Puntuetako (EAP) profesionalak, Osakidetzako larrialdien sarea  eta kasu hauetarako ESI bakoitzean arduradun zuzenak dituzten ospitaleetako zerbitzuak hartzen ditu bere baitan. Hori guztia zainketa epidemiologikoaren sareak gainbegiratzen du, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordeak lagunduta. Zer da koronabirusa? Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen […]

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika