euskaraldia

Gaur  hasi  den  Euskaraldian  720  urnietarrek  eman  dute  izena  momentuz

Gaur hasi den Euskaraldian 720 urnietarrek eman dute izena momentuz

Gaur eman zaio hasiera euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldiari. Momentuz 720 urnietarrek eman dute izena bigarren edizio honetan “Ahobizi” edo “Belarriprest” moduan parte hartzeko, baina oraindik ere badago izena emateko aukera. Izan ere, ekimenak abenduaren 4ra bitarte iraungo du eta izena emateko epea azaroaren 24 arte luzatu da. Izena eman eta txapak eskuratu Beraz, oraindik animatu ez den norbaitek interesa izango balu Euskaraldiaren web orrian […]

Jantzi  dezagun  herria  Euskaraldiko  banderatxoekin

Jantzi dezagun herria Euskaraldiko banderatxoekin

Euskaraldiak irauten duen bitartean herria girotzeko Urnietako balkoiak Euskaraldiko banderatxoekin jaztera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Ekimen honen bidez Euskaraldia bistarazi nahi da. Kalean izan dezakeen ikusgarritasuna mugatu samarra den egoera honetan, gure etxeetatik eragitea da helburua. Geroz eta leiho eta balkoi gehiagotara iritsi, Euskaraldiaren oihartzuna orduan eta handiagoa izango da. Beraz, animatu eta jarri banderatxoak zuen etxeetako leiho eta balkoietan.

Euskaraldia:  Ariguneak

Euskaraldia: Ariguneak

Euskaraldiaren aurtengo edizioak badakar berrikuntza bat lehen edizioarekin alderatuta, Ariguneena, hain zuzen ere. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko dute une oro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Mota guztietako enpresa, elkarte eta erakundeek parte harturko dute Arigune moduan. Talde horietako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.

Ahobizi  edo  Belarriprest?

Ahobizi edo Belarriprest?

Euskaraldian parte hartzen duten Urnietarrek Ahobizi edo Belarriprest izatea erabaki beharko dute. Paper bat edo bestea aukeratzeko orduan, gakoa jokaeran dago, ez hizkuntza gaitasunean. AHOBIZI Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut une oro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean. Horrela, orain arte euskaraz […]

Euskaraldiko  mahaia  Lekaio  kultur  etxeko  sarreran  izena  emateko,  txapak  jasotzeko  edo  banderatxoak  eskuratzeko

Euskaraldiko mahaia Lekaio kultur etxeko sarreran izena emateko, txapak jasotzeko edo banderatxoak eskuratzeko

Euskaraldia ate joka dugu dagoeneko, izan ere, azaroaren 20an hasiko da. Gauzak horrela Urnietako Udalak mahai bat jarri du Lekaio kultur etxeko atarian herritarrei izena emateko aukera eskaintzeko, izena eman dutenak txapak jasotzera joateko eta nahi izanez gero, etxeetako balkoietan jartzeko banderatxoak eskuratu ahal izateko. Ondorengo egun eta orduetan egongo da mahaia Lekaioko atarian. Azaroak 9, 10, 11, 12 eta 13: 16:00-19:30 Azaroak 14: 11:00-13:30 / 17:00-19:30 Azaroak 16, 17, 18, 19: 16:00-19:30

Badator  Euskaraldia,  euskara  ulertzen  duten  pertsonen  hizkuntza  ohiturak  aldatzeko  ekimena

Badator Euskaraldia, euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala da Euskaraldia. Bigarren aldiz antolatzen den ekimen honen bidez kaleetan euskararen erabilera handitzea lortu nahi da. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean gauzatuko da, eta nahi duen orok “ahobizi” edo “belarriprest” moduan parte hartzeko aukera izango du. “Ahobiziak” euskaraz hitz egiteko gaitasuna duten pertsonak izango dira. Horiek, Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute eta beste pertsonek euskaraz ulertzen ote duten ez dakitenean […]

Euskaraldiko  txapen  banaketa

Euskaraldiko txapen banaketa

Ate joka dugu jada Euskaraldia, izan ere, ostiral honetan emango zaio hasiera. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte euskaraz egitea izango da erronka. Parte hartzen duten pertsonek txapa bat eraman beharko dute epe horretan jokatzen duten rolaren arabera. “Ahobiziek” ezpain batzuen irudia izango dute txapan eta “Belarriprest” direnek berriz, belarri baten irudia. Ondorengo egun, leku eta orduetan jaso daitezke txapak ostiralera bitarte: Goizez: asteartetik ostiralera Gazte Informazio Bulegoan (Idiazabal kalean, KZgunearen […]

Euskaraldiaren  festa  ospatu  da  Urnietan

Euskaraldiaren festa ospatu da Urnietan

Euskaraldiaren kultur ekintza nagusia ospatu zen atzo Urnietako San Joan plazan. Egunari goizeko 11:00etan eman zintzaion hasiera Plazido Muxika plazatik irten zen buruhandien kalejirarekin. 12:00etan berriz, Egape dantza taldeak koreografia bat eskaini zuen San Joan plazan, eta ondoren, pintxo-poteaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gero, bertsolarien txanda iritsi zen, eta orain arte osatu diren hamaikako guztien aurkezpen ekitaldia ere burutu zen. Jende dezente izan zen San Joan plazan eta giro […]

Euskaraldiko  kultur  ekintza  nagusia  azaroaren  18an

Euskaraldiko kultur ekintza nagusia azaroaren 18an

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Horretarako, azaroa eta abendua bitartean 11 egunez euskaraz hitz egitea izango da erronka, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, hain zuzen ere. Ekimena antolatze aldera lanean dihardu Urnietako Euskaraldiaren batzordeak udaraz geroztik. Ordutik hainbat ekimen burutu dituzte Euskaraldia ezagutzera emateko eta herria girotzen joateko. Aurrera begira ere beste zenbait ekintza antolatu dituzte, kultur ekintza nagusia igande honetan, azaroaren 18an, ospatuko delarik. Egunari […]

Manex  Alday:  “urteko  365  egunetan  euskara  entzutea  eta  erabiltzea  nahi  dugu”

Manex Alday: “urteko 365 egunetan euskara entzutea eta erabiltzea nahi dugu”

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Izan ere, euskararen ezagutza altua izan arren, gaztelaniara jotzen da testuinguru askotan. Urnietan esaterako, biztanleen %60,39 euskaldunak dira eta ia-euskaldunak berriz, %17,01. Erabilera datuak aztertuz gero ostera, %22koa soilik da. Beraz, zerbaitek huts egiten du, eta hain zuzen, harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta euskararen erabilera indartzea bilatzen du Euskaraldiak. Horretarako, azaroa eta abendua bitartean 11 egunez euskaraz egitea izango da […]

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika