Albisteak

Urnietako  hainbat  komertziok  erosketa  eskaerak  online  egiteko  aukera  eskaintzen  dute  ilarak  murrizteko

Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzen dute ilarak murrizteko

Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzeko ekimena abian jarri dute azken egunetan sortzen ari diren ilarak murrizteko asmoz. Zein komertzioek eskaintzen dute aukera? Itxaspe Muazpi Toñi fruta-denda Onddi optika Zein da funtzionamendua? Herritarrek eskaera etxetik egitea eta establezimendura joandakoan eskaturikoa jaso eta ordaintzea. Eskaera online eginez gero ilara itxaron beharko da? Ez, eskaera egindakoek zuzenean sartu eta eskaera hartzeko aukera izango dute. Eskaerak egiteko moduak eta ordutegiak […]

Urnietako  Udalak  lanean  jarraitzen  du  ez-ohiko  egoera  honetara  egokituta

Urnietako Udalak lanean jarraitzen du ez-ohiko egoera honetara egokituta

Alarma egoera ezarri zenetik, Urnietako Udalak bere giza baliabide guztiak herritarren beharrei erantzutera bideratu ditu. Horretarako baina, barne-antolaketa eta lan dinamika aldatu behar izan ditu Koronabirusaren hedapena eteteko prebentzio neurriak errespetatuz. Harremana telefonoz edo erregistro elektroniko bidez Udal eraikinak itxita daude, baina modu telematikoan jar daitezke herritarrak udaleko sail ezberdinekin harremanetan, izan ere, funtsezoa da herritarren beharrei erantzuna ematen jarraitzea. Ondorengoak dira kontakturako telefonoak: Bertan 943 00 80 00: gai […]

Txakurra  paseatzera  atera  behar  da  animaliaren  dokumentazioarekin

Txakurra paseatzera atera behar da animaliaren dokumentazioarekin

Txakurrak paseatzara ateratakoan haien jabeek soinean eraman behar dute animaliaren dokumentazioa, eta ez soilik arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek. Udaltzaingoa arduratuko da animaliaren titulartasuna baieztatzeko dokumentazioa eskatzeaz, koronabirusaren ondoriozko konfinamendu-aldi honetan pikareskarik egon ez dadin. Animalia paseatzera zenbat aldiz ateratzen den ere kontrolatuko da. Ibilaldi laburrak eta etxetik gertu Era berean, gogorarazten da paseo laburrak eta etxetik gertu egin behar direla, eta animaliek haien behar fisiologikoak egiteko behar duten denbora […]

Mikel  Pagola  Urnietako  alkatea  elkarrizketatu  dute  telefonoz  Teledonostiko  “Gipuzkoa  a  diario”  saioan

Mikel Pagola Urnietako alkatea elkarrizketatu dute telefonoz Teledonostiko “Gipuzkoa a diario” saioan

Mikel Pagola Urnietako alkatea elkarrizketatu dute telefonoz Teledonostiko “Gipuzkoa a diario” saioan. Urnietan koronabirusa dela eta bizi dugun egoera aztertu du eta harturiko neurrien berri eman du. Era berean, urnietarrei izaten ari diren jarrera eskertu die beste behin.

Urnietarren  batek  horrelako  materialik  balu,  mesedez,  Udaltzaingoari  eman  ahalik  eta  azkarren

Urnietarren batek horrelako materialik balu, mesedez, Udaltzaingoari eman ahalik eta azkarren

Koronabirus bidez infektatutako pertsonei ahalik eta modurik onenean arreta emateko etengabeko lana egiten ari diren osasun-langileak oso justu daude beren lana segurtasunez egiteko behar duten autobabeseko materialarekin. Horrela, urnietarren batek argazkian agertzen den antzeko materialik balu, mesedez Udaltzaingoari entregatu diezaiola, ondoren Donostiako ospitalera eramateko: 943 00 80 90. Egoera zail honi aurre egiteko guztion arteko elkarlana eta solidaritatea beharrezkoa da. Eskerrik asko aldez aurretik.

Erosketak  astean  behin  egiten  saiatu  eta  konpainiako  animaliekin  paseo  laburrak  egin

Erosketak astean behin egiten saiatu eta konpainiako animaliekin paseo laburrak egin

Koronabirusa dela eta kasu konkretu batzuetan baino ezin da kalera irten. Kasu horietako bi dira erosketak egitea eta konpainiako animaliak ateratzea. Kasu horietan ere, kalean ahalik eta denbora gutxien igarotzea gomendatzen da. Hala, erosketak egunero egin beharrean, hobeto da zerrenda prestatu eta beharrezkoak diren elikagaiak eta gainerako gauzak erostera astean behin irtetea. Eta posible bada txartelarekin ordaindu. Txakurrei edo bestelako animaliei dagokienean, paseo laburrak eta etxetik gertu egin behar dira, […]

Gaztelekuak  “Egunean  Behin”  jokorako  taldea  sortuko  du

Gaztelekuak “Egunean Behin” jokorako taldea sortuko du

“Egunean Behin” tribial estiloko galdera-erantzunen euskarazko joko bat da mugikorretarako. Ahalik eta denbora laburrenean hamar galdera zuzen erantzutean datza jolasa. Martxoaren 30ean hasiko da denboraldi berria eta Gaztelekuak Urnietako nerabeen taldea sortu nahi du jokatzera animatzeko eta etxean igaro behar dugun denbora honetan entretenitu eta ondo pasatzeko. Izena eman Instagram edo Whatsapp bidez Ekimenean 11-16 urte bitarteko nerabeek hartu dezakete parte. Horretarako Gaztelekuko teknikariekin harremanetan jarri beharko dute interesa duten […]

Zerga-arloan  epeak  aldatu  eta  zabalduko  dira,  urnietarrei  testuinguru  zail  honetan  laguntzeko

Zerga-arloan epeak aldatu eta zabalduko dira, urnietarrei testuinguru zail honetan laguntzeko

Egoera guztiz ezohikoa bizitzen ari gara koronabirusa gure bizitzetara iritsi zenetik, eta osasun-agintariek haren hedapena geldiarazteko beharrezkoak diren euste-neurriak hartu behar izan dituzte. Horrek guztiak eragin ekonomiko negatiboa izan du familia askorengan, eta egoera larri honetan dauden urnietarrei laguntzeko asmoz, Urnietako Udalak salbuespenezko hainbat neurri hartu ditu, zerga arloan epeak aldatuz eta zabalduz. Hona hemen egutegi fiskalean onartu diren aldaketak: 1.Kobrantza-aldia gaur egun abian duten prozeduretan eta apirilean egiten diren […]

Bolondres  sarea  laguntza  eskaintzen  hasiko  da  bihartik  aurrera  formakuntza  jaso  ostean

Bolondres sarea laguntza eskaintzen hasiko da bihartik aurrera formakuntza jaso ostean

Urnietako Udalak oinarrizko formakuntza saioa eskaini die adineko pertsonei edo mendekoei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko borondatea agertu duten herritarrei, eta dagoeneko prest daude zerbitzuari hasiera emateko. Luke Goñi Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun politikoa arduratu da ikastaroa zuzentzeaz, lanbidez erizaina baita bera. Bihartik aurrera ekingo diote bolondres lanari autobabeserako materiala erabilita, izan ere, funtsezkoa baita, bai beraien eta baita zerbitzua jasotzen duten pertsonen segurtasuna bermatzea. Halaber, Udalak prestaturiko akreditazioa eta txaleko horia […]

Desinfekzio  lanak  egiten  jarraitzen  dira  egunero

Desinfekzio lanak egiten jarraitzen dira egunero

Bideen garbiketa eta desinfekzio lanak behar bezala egitea funtsezkoa da koronabirusaren hedapena murrizteko. Beraz, Urnietako Udalak lan horiek egiten jarraitzen du egunero herriko leku jendetsuenetan: udaletxearen inguruan, osasun-zentroan, postetxean, dendetan, farmazietan, bankuetan, edukiontzietan, autobus-markesinetan, tren-geltokian, barandetan … Herrigunean lan horiek egiteaz gain, landa-inguruneko edukiontzietan ere egiten dira desinfekzio-lanak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika