Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Aurrekontu irekiak: 1.fasea

Aurrekontu irekiak: 1.fasea

Proposamenak aurkeztea

Nolako proposamenak aurkez daitezke?

  • Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak
  • Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  • Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak.
  • Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak.
  • Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak

Noiz arte bidal daitezke proposamenak?

Ekainak 11 - 30 bitarte.

Nork parte har dezake?

Urnietan erroldatutako edozein pertsonak, 16 urte baino gehiago izanez gero.

Parte hartzeko bideak

Online

Aurrez aurre

  • Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden buzoi eta kutxetan utziz.
  • Ekainaren 21ean informazio karpa, eta Photocall bat egongo da bertan.
    • 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan. 
    • 10:00etatik 14:30era Zubitxo plazan.
Ekainaren 15ean, bi teknikari ibiltari herriko auzoetara hurbilduko dira, kalean bertan parte hartzea errazteko.