Agrégateur de contenus
.
16·07·2026
Urnietako herritarrek NANa edo Pasaportea berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera izango dute berriro Urnietan, Polizia Nazionalaren bulego mugikorra abuztuaren 12an bueltatuko baita. Bulego hori San Joan plazan jarriko da, 8:30etik 14:15era.
Zerbitzu ibiltari horren helburua da herritarrei izapide horiek erraztea, joan-etorriak saihestuz. Urnietara erabat hornitutako eta egokitutako furgoneta bat bueltatuko da, bulego finko baten zerbitzu berak eskaintzen dituena. Eskudirutan edo txartelarekin ordaindu ahalko da. NANaren kasuan, 12 euro izango dira, eta pasaportearen kasuan, 30 euro.
Aukera berri hau aprobetxatu nahi dutenek hitzordua hartu beharko dute Urnietako Udaleko Bertan bulegoan.
