SAILAK - HERRITARGOA

HERRITARGOA

GIZARTEKINTZA

Gizartekintza sailak herri osoari zuzendua dagoen udal zerbitzua da, eta bereziki, beharrak nahiz beren bizitza proiektuaren garapen autonomoa garatzen duten pertsonei, familiei eta taldeei zuzendutakoa.

Funtzioak:

  • Baliabide sozialei eta gizarte babeseko beste sistema batzuei buruzko informazioa.
  • Adierazitako egoerei eta eskaeren buruzko balorazio diagnostikoa.
  • Adierazitako behar egoerari egokitutako gizarte baliabideetaranzko aholkularitza eta orientazioa, eta hala badagokio, beste zerbitzu espezializatu batzuetaranzkoa, hala nola:
    • Laguntza psikologikoa tratu txar eta babesgabezia egoeretan.
    • Teleasistentzia zerbitzua, eguneko zentro eta egoitzak adineko pertsonentzat.
  • Izaera pertsonaleko arreta edota etxez etxekoa pertsona hauentzat:
    • Hirurogei urtetik gorako pertsonak, beren autonomia pertsonalean arazoak dituztenak.
    • Ezgaitasun edo minusbaliotasunen bat duten pertsonak, beren autonomia pertsonalean zailtasunak dituztenak.
    • Beren familiek beharrezko zaintza eta arreta eman ezin dieten adin txikikoak.
  • Mendeko pertsonak zaintzen dituzten pertsonei babesa.
  • Adineko pertsona autonomoentzat edo mendekotasun arina dutenentzat ostatu eta ikuskaritza zerbitzua.
  • Babes eta gizarte-hezkuntzako esku-hartze zerbitzuak (kale-hezitzaileak), 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak, prebentzio ikuspegi komunitariotik.
  • Nekazal eremurako egokitutako garraio zerbitzua.
  • Gizarte integrazioa edota autonomia errazten duten udal izaerako laguntza ekonomikoen tramitazioa eta eskurapena.
  • Parte-hartzearen eta gizarte inklusioaren sustapenerako diru-laguntzak, gizarte-zerbitzuen alorrean.
  • Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza egiteko diru-laguntzak.

Zerbitzuak:

  • Gizarte babes alorrean informazioa, balorazioa eta orientazioa
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua
  • Telelaguntza zerbitzua.
  • Adinekoentzako babestutako pisua
  • Zailtasun egoeran dauden adin txikikoak dituzten senideei babesa
  • Nerabeentzako Zerbitzuak
  • Aitortutako minusbaliotasuna duten adin txikikoen senideei babesa
  • Garraio egokituko zerbitzua nekazal eremuan
  • Genero berdintasunaren sustapena
  • Babesa laguntza ekonomikoaren bitartez
  • Etxetik irteten laguntzeko eta garraio egokituko ATERA zerbitzua herrigunean
  • ARDURADUN POLITIKOA: Consuelo Frutos
  • ARDURADUN TEKNIKOA: Itziar Olazabal
  • KONTAKTUA: Bertan zerbitzua, San Juan Plaza.
  • Gizartekintzarekin harremanetan jartzeko aurretiko hitzordua eskatzea beharrezkoa da.
  • TELEFONOA: 943008000
  • EMAIL: urnietakoudala@urnieta.eus

BERDINTASUNA

Arlo honek emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren politika bultzatzea du helburu nagusi. Honek ahalbidetzen du gizarte berdinzale, demokratikoakoago, zaintzaileago eta jasangarriago baten lorpena. Helburu hauek lortzeko, arloaren ardurak dira:

  • Gobernu on berdinzalean sakontzea
  • Urnietako Herritarren ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena
  • Urnietako gizarte eta ekonomiaren antolaketa eraldatzea, berdintasunez
  • Indarkeria matxista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
  • ARDURADUN POLITIKOA: Ainhoa Ostolaza
  • ARDURADUN TEKNIKOA: Sara del Río
  • KONTAKTUA: Bertan zerbitzua, San Juan Plaza.
  • TELEFONOA: 943008000
  • EMAIL: berdintasuna@urnieta.eus

GIZARTE SUSTAPENA ETA GARAPEN PERTSONALA

Eremu hau kultura, euskara, kirol, haurreria eta gazteria sailek osatzen dute.

Gure erantzukizuna da kirol jarduna bultzatzea, festak dinamizatzea, euskara sustatzea, kultura dinamikak eragitea eta musikarekiko, irakurketarekiko eta arte eszenikoekiko gustua piztea, hau da, herritar aktibo eta osasuntsuak bultzatzea.

Funtzioak:

  • Kultura, kirola, euskara eta aisialdiko programazioa osatzea.
  • Udal Jaien antolaketa.
  • Hezkuntza administrazioarekin elkarlana.
  • Dirulaguntzen eta elkarlanerako hitzarmenen kudeaketa.
  • Osasun, heziketa eta ongizaterako ikastaroen eskaintza.
  • Musika ikastaroen eskaintza.
  • Instalazioak eta azpiegiturak alokatzea eta lagatzea.
  • Arreta zerbitzua.
  • Euskararen normalizazioa udal barruan zein udalerrian.

Zerbitzuak:

  • Lourdes Iriondo Musika Eskola
  • Sarobe Arte Eszenikoen Zentroa
  • Lekaio Kultur Etxea
  • Liburutegia
  • Katalogoaren kontsulta
  • Kiroldegia eta igerilekua
  • Frontoia
  • Ludoteka
  • Gaztelekua
  • Gazteentzako Informazio Bulegoa
  • Eskola Kirola
  • Udalekuak
  • Gurasoentzako formazioa
  • ARDURADUN POLITIKOA: Ana Pozas
  • ARDURADUN TEKNIKOA: Josune Mayor
  • KONTAKTUA: Bertan zerbitzua, San Juan Plaza.
  • TELEFONOA:943008000
  • EMAIL:urnietakoudala@urnieta.eus

UDALTZAINGOA

Udaltzaingoaren egin behar garrantzitsuena herritarren segurtasuna eta bide segurtasuna bermatzea da. Horrez gain, Larrialdi egoeretan artatu eta orientazioa eman eta espazio publikoen edozein gorabehera aipagarri artatu eta bideratu elkarbizitzaren edo zerbitzu publikoek kaltetzen baditu.

Funtzioak:

  • Herritarren segurtasunaren prebentzio eta zaintza orokorra
  • Herri-guneko zirkulazioa antolatu zirkulazio arauetan esaten denaren arabera
  • Lege, ordenantza, bando eta gainerako udal-xedapen eta ekintzetan lotutako lan administratibo-poliziala egin
  • Polizi-auzi zereginetan parte hartu kausa polizialetako unitateei lagunduz
  • Istripuak, hondamendiak edo ezbeharrak gertatzen direnean laguntza eman eta larrialditarako planak kudeatu eta esku hartuz.

Zerbitzuak:

  • Kaleen utzitako animalien kudeaketa
  • Galdutako gauzen kudeaketa
  • Obrak eta kalea okupatzearen kontrola
  • Bitartekotza herritarren arteko gatazkatan
  • Kalean baztertutako ibilgailuen kudeaketa
  • Arriskutsuak izan daitezken txakurren baimenen tramitazioa
  • Aire konprimituko armen txartela ( A eta B mota 4. kategoria)
  • Salaketen tramitazioa
  • Lapurtutako edo galdutako gauzen eta dokumentazioaren ziurtagiriak

Lapurretei buruzko aholkuak eta gomendioak

  • ARDURADUN POLITIKOA: Jorge Segurado
  • ARDURADUN TEKNIKOA: Laureano Eizmendi
  • KONTAKTUA: San Juan Plaza, 5.
  • ORDUTEGIA:
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 22:00etara
    • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 21:00etara
  • TELEFONOA: 943008090
  • TELEFONOA: 112
  • EMAIL: udaltzain@urnieta.eus