Azaroaren 29ko Estatuko Hauteskunde Orokorrak
Azaroaren 29ko Estatuko Hauteskunde Orokorrak
Hauteskunde-mahaikideen zerrenda
Ezohiko Osoko Bilkura zozketa egiteko: Azaroak 2, goizeko 8:00tan.
Mahaikideentzako eskuliburua: Hemen
Posta bidezko botoa
Posta bidezko botoa emateko epea: azaroaren 19ra arte (jarraibideak hemen).
Errolda eta botoa emateko mahaien kokapena
Errolda 2026ko abuztuaren 1eko informazioaren baitan osatu da (hau da, egun horretan erroldatutako helbidearen baitan zehaztu du INE-k botoa herritar bakoitzak zein tokitan eman behar duen).
Kontsultatzeko epea: Hauteskunde garai osoan.
Hautesle-erroldaren aurka erreklamatzeko epea: urriaren 12tik 19ra.
Hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak egiteko hautagai-zerrendetako ordezkariei ematen zaizkien hauteskunde-erroldaren kopietan sartzearen aurka agertzeko epea: urriaren 12tik 19ra.
Mahaiak, hauteslekuak eta atalak banatzeko moduaren aurka erreklamazioak egiteko epea: urriaren 13tik 18ra.
Non egin daiteke kontsulta:
- Aurrez aurre: udaletxeko idazkaritzan (NA, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
- On-line. Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NA-e, Izenpe, FNMT, etab. (B@kQ ziurtagiriak ez du balio).
- Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaitan dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.