Gizarte zerbitzuak zerrenda

Gizarte zerbitzuak

Gizarte babes alorrean informazioa, balorazioa eta orientazioa

Adierazitako behar egoerari egokitzen zaizkion eskubide, baliabide eta gizarte laguntzeri buruzko informazio eta orientazioa, hala behar denean, eskarien balorazio diagnostikoa eginez.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan laguntza (elikadura, jantziak, garbiketa eta higienea, mugikortasunerako laguntza, laguntza pertsonala, etxebizitzaren garbiketa eta mantenua) aldi batez edo behin betiko autonomia galdu duten pertsona eta familiei, beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu ahal izan dezaten.

Senide zantzaileei laguntza

Prestakuntza ikastaroak ondorengoetarako:

  • Zaintzailea zaintzeko garrantziaz kontzientzia hartzea.
  • Emozioen kudeaketa, zaintzailearen balibide pertsonalen garapena egokia izan dadin.

Telelaguntza zerbitzua

Etengabeko arreta zerbitzua, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, telealarma gailuaren bitartez, ondorengoentzat:

  • Mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonak.
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
  • Mendekotasun arriskuan dauden minusbaliotasun intelektual, fisiko edo sentsoriala duten pertsonak.
  • Diagnostikatutako buruko gaixotasunen bat duten pertsonak, aitortutako mendekotasun egoeran.
  • Aurreko egoeretako batean ere sartzen ez diren pertsonak, baina telelaguntza zerbitzuaren bitartez artatu dakiekeela ziurtatuta badago.

Gizarte-hezkuntzako zerbitzua ingurune irekian (kale-hezitzaileak)

Gizarte-hezkuntzako zerbitzua (banakakoa, taldekoa eta komunitarioa) ingurune irekian (kale-hezitzaileak).

Zailtasun egoeran dauden adin txikikoak dituzten senideei babesa

Psikoterapia edota familiako hezkuntza ekintzarako prebentzio programa, zailtasunan egoeran dauden adin txikikoak dituzten familientzat.

Adinekoentzako babestutako pisua

Adineko pertsonei ostatua ematea eta haiek gainbegiratzea, autonomia maila nahikoa izanik ere, beren etxeetan gelditzeko zailtasunak badituzte, hondatuta dagoelako, elkarbizitza arazoengatik , bakardade arazoengatik.

Aitortutako minusbaliotasuna duten adin txikikoen senideei babesa

Minusbaliotasuna duen haurraren heldutasuna lagunduko duten jarduerak garatzeko eta familia- eta gizarte-ingurunean haien integrazioa bultzatzeko laguntza ekonomikoak.

Garraio egokituko zerbitzua nekazal eremuan

Nekazal eremutik udalerriko erdigunera ondorengoak garraiatzea:
joan-etorrietarako arazoak dituzten adineko pertsonak, beren etxebizitzaren kokapen geografikoagatik edo mugikortasun murriztua duten pertsonak.

Babesa laguntza ekonomikoaren bitartez

  • Gizarte Larrialdietarako.
  • Gizarte beharrak artatzeko.
  • Drogomenpekatasunen eta beste adikzio batzuen errehabilitaziorako.
  • Garapen bidean diren herrialdeentzako.