Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Parte Hartuz 2024

Aurrekontu irekiak

Aurtengo aurrekontu irekien parte hartze prozesua nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, proposamenak egiteaz gain, urnietarrak izango dira gauzatuko diren proiektuak zuzenean aukeratuko dituztenak. 2025eko aurrekontuko 150.000 euroko partida bideratuko da prozesura.

Prozesu honek 4 fase  ditu.

1. Fasea:
Herritarrek proposamenak aurkeztu ditzakete ekainak 11 - 30 bitartean.
2. Fasea:
Udaleko teknikariek jasotako proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko dute eta 10 hobekuntza inguru lehenetsiko dituzte.
3. Fasea:
Herritarrek bozkatuko dute 10 proposamen horietatik zeintzuk egitea nahi duten erabakitzeko 150.000 euroko partida bete arte.
ABIAN 4. FASEA:
EMAITZAK JAKINARAZTEA
 

Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen partaidetza

Azken urteetan egin den bezala lanketa berezi bat gauzatuko da Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleekin, gazteen beharrak ezagutzea ere garrantzitsua baita.

Udalak aurrekontu irekien prozesura bideratutako 150.000 euroetatik gutxienez 15.000 erabiliko dira Urnietako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek egindako proposamenak gauzatzeko.
 

Izenburua - aurreko urteko emaitzak

Aurreko urteetako emaitzak

Applications imbriquées

2023ko botoia

Parte hartuz 2023

Ikusi

2022ko botoia

Parte hartuz 2022

Ikusi

2021ko botoia

Parte hartuz 2021

Ikusi

2020ko botoia

Parte hartuz 2020

Ikusi