Applications imbriquées
Albisteak
Retour Zuhaitz Eguna ospatuko da martxoaren 18an
17·03·2021
Zuhaitz eguna ospatuko da Urnietan martxoaren 18an, goizeko 10:30ean, Langardan. Bertan Egape ikastolako eta Magale ikastetxeko lehen hezkuntzako bosgarren mailako eta bigarren hezkuntzako ikasleek haritzak landatuko dituzte. Horrela, eremu horretan dagoen hariztiari jarraipena emango zaio. Haritza hosto jauskorra duen ipar hemisferioko espeziea da, eta bere fruitua ezkurra da.
Basoarean Nazioarteko Eguna
Eskola Agenda 2030 programaren barruan herriko ikastetxeetan aurten lantzen ari diren gaia basoa da, eta martxoaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, zuhaitz eguna data horrekin lotuko da oraingoan.
“Basoak ernatzen” proiektuaren barruan Gipuzkoa mailan 50 ikastetxe baino gehiagok parte hartu dute, Urnietako lau ikastetxeak barne. Horrela, aste honen barruan herri bakoitzean landaketak egingo dira “Basoaren astea” ekimenari lotuta.