Applications imbriquées
Albisteak
Retour Zaindu dezagun Urnietako ondare megalitikoa
22·02·2021
Urnietako mendietan balore handiko ondare megalitikoa dugu, Muniskuegañako gentilbaratza esaterako. Udalak urtero burutzen ditu berau mantentzeko eta zaintzeko hainbat esku-hartze, gure kulturaren eta historiaren parte den ondareak ahalik eta egoerarik onenean iraun dezan.
Haraino gerturatzen diren herritarrei errespetuzko jarrerak izatea eskatzen die Udalak. Azken boladan ordea, asko handitu da mendira joaten den jende kopurua eta jarrera desegoki batzuk hauteman dira. Izan ere, pertsona batzuek, hamaiketakoa egiteko eta atsedena hartzeko baliatzen dute ondare megalitikoaren eremua. Bertako harrietan esertzen dira, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Kontuan eduki behar baita, erabilera desegoki horiekin harriak mugitu edo apurtu egin daitezkeela, horrek ekarriko lukeen galerarekin.
Beraz, erabilera desegoki horiek saihestea eskatzen da, balio handiko kultur ondasuna ahalik eta egoerarik onenean mantentzeko.