Applications imbriquées
Albisteak
Retour Zaborraren, uraren eta estolderiaren zergak ordaintzeko epea abenduaren 7an amaituko da
.
02·12·2020
2020ko hirugarren hiruhilekoari dagokion zaborraren, uraren eta estolderiaren zergak ordaintzeko borondatezko epea abenduaren 7an amaituko da.
Bertan itxita abenduaren 7an
Abenduko zubia dela eta, hilaren 7an itxita egongo da Bertan herritarren arretarako bulegoa. Beraz, ordainketa bertan egin nahi duten pertsonek ostiral honetan, abenduaren 4an izango dute azken aukera.
Telematikoki edo banketxeetan
Bestela, ordainketa egiteko beste bi bide ere badaude abenduaren 7ra arte:
- Urnietako Udalaren webgunean telematikoki.
- Banketxeetan ordainagiria eramanda.