Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

XXVII Antia literatur lehiaketa: aurkeztu zure lana martxoaren 12ra arte

.

02·02·2021


Urnietako Udaleko euskara sailak On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du urtero bezala. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 12 izango da horretarako azken eguna. 

Hiru kategoria desberdin egongo dira: haurrena, gazteena eta helduena.

Haurren kategoria: 12 urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 2-4 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: Tablet bat
  2. Saria: Ebook bat
  3. Saria: Ebook bat

Gazteen kategoria: 12-16 urte bitartekoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 3-8 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: 500 euro
  2. Saria: 300 euro
  3. Saria: 150 euro

Helduen kategoria: herriko nahiz kanpoko idazle helduak. Lanen luzera 8-20 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: 1.800 euro
  2. Saria: 1.000 euro

Oinarriak

  • Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak.
  • Ipuinen gaia librea izango da.
  • Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.
  • Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.
  • Lanak mekanografiatuak aurkeztu behar dira, DIN A-4 neurriko orrietan, alde batetik bakarrik idatzita eta lerro artean tarte bikoitza utziz. Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta.

Lanen aurkezpenari dagokionez, eskutan jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).

Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

  • Urnietako Udaleko euskarako zinegotzia edo berak izendatutako ordezkaria.
  • Sustapen saileko arduraduna edo berak izendatutako ordezkaria.
  • Euskarako teknikaria edo berak izendatutako ordezkaria.
  • Literaturgintzaren arloko bi pertsona.

DESKARGATU OINARRIAK

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA