Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Urumea bailarako Gipuzkoako aldeak hondamendi-gune izendapena jasotzeko eskaera lantzeko bilera eskatu diote Ereñotzu, Hernani eta Urnietako alkateek Foru Aldundiari

.

24·05·2023


Joan zen maiatzaren 19tik 20rako gauean euri jasa handiak izan ziren Urumea bailaran eta kalte handiak sortu zituen, Nafarroan ez ezik, Gipuzkoako lurraldean ere. Ereñotzu eta Pagoaga inguruan, esaterako, euri-jasek zenbait errepide, mendi-bide eta baserritan kalte larriak eragin zituzten. Kalte horiek Ereñotzu, Hernani eta Urnieta toki-erakundeen ardurapekoak dira.

Atzo, maiatzak 22, hiru erakunde horietako alkateak elkartu ziren Nafarroako Goizuetako eta Aranoko alkateekin bailara osoko jarduera bateratuak adosteko asmoz. Bilera horretan, Gipuzkoako hiru alkateek -Unai Erroitzenea (Ereñotzu), Xabier Lertxundi (Hernani) eta Jorge Segurado (Urnieta)- jakin zuten Nafarroako Gobernuak, kalteak jasan dituzten udalen eskaria aintzat hartuta, Espainiako Gobernuari eskaera egingo diola eremu horri hondamendi-gune izendapena emateko. Izan ere, hondamendi-gune izendapena jasotzeak baditu ondorioak, hala nola, etxebizitzetan, komertzioetan, enpresetan, udal azpiegituretan edota basoetan jasandako kalteei aurre egiteko dirulaguntzak jasotzeko eskubidea.

Ereñotzu, Hernani eta Urnietako alkateek kalteak jasan dituen Gipuzkoako eremurako eskaera hori bera egitea beharrezkoa ikusten dute. Eskaera bateratua bideratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri dira eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuari eskatu diote premiazko bilera bat, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuari egin beharreko eskaera elkarrekin lantzeko.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA