Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Urnietan gauzaturiko 1.552 PCR probetatik 16k eman zuten emaitza positiboa

.

01·11·2020


Covid 19-ak Urnietan izan duen gorakadaren ondorioz, herriko errealitatea hobeto ezagutzeko eta joera negatibo hori aldatzen saiatzeko xedez, 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei PCR probak egin zitzaizkien herriko frontoian urriaren 22tik 24ra. Hasieran emandako kopurua pixka bat handiagoa izan bazen ere, Osakidetzak bidalitako azken informazioaren arabera guztira 1.552 PCR proba egin ziren, eta horietatik 16 positiboak izan ziren.

Positibo horiek azken egunetako txostenetan barneratuta daude

Osakidetzak emaitzak gaur jakinarazi dituen arren, positibo horiek ez dira berriak, izan ere, azken egunetan argitaraturiko txosten epidemiologikoetan barneratuta daude. Dena den, Urnietako joerak oso kezkagarri izaten jarraitzen du, atzo bertan beste 15 positibo berri izan baitziren. Ondorioz, 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 2697,90ean kokatu da.

Gauzak horrela, Udalak erabateko ardura eta erantzukizuna eskatzen dizkie beste behin herritarrei. Era berean, Osasun Sailak zehaztutako prebentzio-neurriak zorrotz betetzeko beharra berretsi du, bai eta harreman sozialak ahalik eta gehien murriztea eskatu ere. Halaber, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak betetzearen garrantzia azpimarratzen da.

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.

URNIETAKO UDALAK HARTURIKO NEURRIAK

EUSKO JAURLARITZAK HARTURIKO NEURRIAK

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA