Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura urtarrilaren 26an, 19:00etan
.
22·01·2021
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, urtarrilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du, baina Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, edukiera mugatu izango da.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2020ko urriaren 13 eta 20koa, azaroaren 4 eta 24koa eta abenduaren 4 eta 21eko udalbatzarren aktak onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 2020/751- 2020/1249.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea. 2020ko azaroaren 19, abenduaren 3, 17 eta 21eko bilkurak.
- 2021-2023 Diru-laguntzen Plan estrategikoa onartzea.
- Udalaren espazioak modu pribatuan erabili edo modu berezian ustiatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa: mahaiak eta aulkien tasa.
- EH Bildu Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, Urnietako Egape BHI eraikin berriari buruzkoa.
- Udalean ordezkaritza duten hiru talde politikoek aurkeztutako mozioa, Urnietar bati gizarte eta hezkuntza laguntza emateari buruzkoa.
- Galdera-eskariak.