Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura, martxoaren 28an, 20:30ean
.
24·03·2023
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, martxoaren 28an, 20:30ean.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2023ko otsailaren 28ko akta onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 001/2023-158/2023.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2023ko otsailaren 9ko eta 23ko eta martxoaren 2ko bilkurak.
- 2022ko aurrekontuaren likidazioaren onarpenari buruzko 374/2023 Dekretuaren berri ematea.
- 2023ko egutegi fiskalaren onartzea.
- Kiroldegiko gastuaren obligazioa eta ordainketa agindua onartzea.
- Udaleko ordainsarien igoera eta ondoriozko Langileen Lanpostuen Zerrendaren aldaketa, karrerako funtzionarioei eta behin-behineko langileen ordainsariei dagokiona.
- Udaleko ordainsarien igoera, arduraldi esklusiboa edo partziala duten korporazioko kideei dagokiona.
- Lurraldeko Informazio Batzordearen izena aldatzea, eta Lurraldearen eta Jasangarritasun Energetikoaren Informazio Batzordea izena jartzea.
- Urnietako Talde Sozialistak aurkeztutako Mozioa, Langardako eremuari buruzkoa.
- Urnietako Udalaren konpromisoak, adinekoentzako ostatu-zentro bat eraikitzeko orube bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarri eta hari lagatzeko.
- Galdera-eskariak.