Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura martxoaren 23an, 19:00etan
.
18·03·2021
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, martxoaren 23an, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du, baina Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, edukiera mugatua izango da.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2021eko urtarrilaren 22 eta 26 ko udalbatzarren aktak onartzea
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea 2021eko urtarrilaren 21 eta otsailaren 4 eta 18 eta martxoaren 4ko, bilkurak.
- 2020ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- Behemendi Urnietako Udaleko bitarteko medio pertsonifikatu izendatzea.
- Behemendiko korporazioaren ordezkarien izendapena aldatzea.
- 03/2021 kreditu aldaketa (kreditu gehigarria) onartzea.
- Basitegi baserri pareko bide publikoaren desafektazioa.
- EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa Markel Karmonak ikasturte honetan izan dituen murrizketen inguruan.
- EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa emakumeen egoera Urnietan.
- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, pandemian eta zainketen krisi globalean emakumeen zereginari buruzko ekimenak abian jartzeko beharrari buruzkoa.
- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, Urnietako sarreretan indarkeria matxistaren aurka leloarekin plakak jartzeari buruzkoa.
- Galdera eskariak.