Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalaren ez-ohiko osoko bilkura, uztailaren 13an, 19:00etan
11·07·2023
Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura ospatuko du ostegun honetan, uztailaren 13an, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
1.Udalbatzako saioen aldizkakotasuna zehaztea.
2. Alkate Dekretu hauen berri ematea:
- Gobernu Batzarreko kideen izendapena.
- Alkateordeen izendapena.
- Informazio-Batzordeen lehendakarien izendapena.
- Alkatetzak Gobernu Batzarrarengan egindako eskuordetzeak.
3. Udal talde politikoen eraketaren berri ematea.
4. Informazio-Batzordeen sorkuntza eta osaketa zehaztea.
5. Behin-behineko langileen kopurua, lanpostuaren ezaugarriak, eta ordainsariak xedatzea.
6. Kide anitzeko organoen Udal ordezkariak izendatzea.
7. Dedikazio esklusibo/partzialeko karguen izendapena.
8. Udal hautetsien ordainsariak eta udal talde politikoen asignazio ekonomikoak zehaztea.
9. Tokiko Gobernu Batzarreko saioen aldizkakotasuna zehaztea.