Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalaren ez-ohiko osoko bilkura, maiatzaren 2an, 8:00etan
.
26·04·2023
Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, maiatzaren 2an, 8:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- Urnietako kiroldegiaren zerbitzuaren kontratua kudeatzeko zerbitzuari buruzko 1. lotea aldatzea.
- Jasangarritasun Energetikoaren Jarduera Plana onartzea.
- Maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Foru Hauteskundeetarako, hauteskunde mahaietan egon beharko diren kideen zozketa.