Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalaren ez-ohiko osoko bilkura azaroaren 4ean, 19:00etan
.
02·11·2020
Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura ospatuko du asteazken honetan, azaroaren 4ean, 19:00etan. Covid 19-aren ondorioz bizi dugun egoera kezkagarriaren ondorioz, udalbatzarra online ospatuko da eta Urnietako Udalaren youtubeko kanalaren bidez jarraitzeko aukera eskainiko da.
Hau izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2021erako taxien hiri-tarifak onartzea.
- “Urnietako udalerrian gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko zerbitzuaren” kontratuaren luzapena onartzea. 2018-URN-007.
- Osoko bilkurak tokiko gobernu-batzarraren alde egindako eskumen-eskuordetzearen aldaketa onartzea.
- 08/2020 kreditua aldaketa (kreditu gehigarria) onartzea.
- Urnietako Udalaren eta Añarbeko Uren Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren II. gehigarria onartzea, Urnietako Ergoien poligonoaren saneamendu-obrak egiteko eta mankomunitateari alta emateko tokiko hornidura-sistemak transferitzeko.
- 981/2020 Alkatetzako Dekretua berrestea
- 1000/2020 Alkatetzako Dekretua berrestea
- 1014/2020 Alkatetzako Dekretua berrestea
- 1049/2020 Alkatetzako Dekretua berrestea.