Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Urnietako Udalak Pausoka elkartearen jarduerak babesten jarraituko du

.

21·12·2020


Urnietako Udalak Pausoka elkartearekin duen konpromisoa berritu du, 2016.urtean elkarteak zentro berria inauguratu zuenean sinatutako hitzarmena zabalduz. Hitzarmen berria 2021eko azaroaren 23ra arte egongo da indarrean, eta, horren bidez, Udalak Idiazabal kaleko 13. zenbakian dagoen lokala lagatzen jarraituko du, Pausokak bertan jarduerak garatu ditzan. Era berean, argiaren eta uraren kostuak bere gain hartzen jarraituko du Udalak, baita egiturazko inbertsioak ere. Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan ziren Luke Goñi Gizartekintza saileko zinegotzi arduraduna eta Amaia Irazusta Pausoka elkarteko presidenta.
 
Pausoka elkartearen helburua premia bereziak dituzten alaba adingabeen garapena babestea da, haien garapen pertsonala sustatuz, bai maila fisiko eta psikikoan, bai hezkuntza, lan eta gizarte mailan. Xede horrekin ondorengo ekintzak garatzen ditu, besteak beste: 
 
Logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia, osteopatia eta psikologiako terapiak eskaintzea Urnietako zentroan premia bereziak dituzten adingabeei. 
 
Zenbait zerbitzu ematea, besteak beste: familiei laguntzeko banakako tratamendu-plana, adingabeen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten tresnak garatzea, anai-arreben tailerrak eta osasun-, hezkuntza- eta gizarte-erakundeekin etengabeko koordinazioa. 
 
Sentsibilizazio-kanpainak antolatzea eta/edo horietan parte hartzea, eta beste elkarte eta enpresa batzuekin lankidetzan aritzea. 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA