Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu herriko 3 musika talderekin kiroldegiko entseguetako boxak erabiltzeko aukera izan dezaten
24·11·2022
Urnietako Udalak herriko taldeen musika-sorkuntza sustatzeko duen konpromisoari jarraiki, lankidetza hitzarmenak sinatu ditu “Kyxo” “Nahi eta ezin” eta “Don inor” taldeekin haien entseguak gauzatzeko kiroldegiko hirugarren boxa erabiltzeko aukera izan dezaten. Halaber, eraikineko box gunearen biltegia baliatzeko aukera izango dute.
Hitzarmen honen bidez, herriko hiru musika talde horiek entseatzeko eta materiala gordetzeko espazio egoki bat izango dute.
Hitzarmen hau 2024ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean talde horientzat.

