Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalak eta Txanbolin Txistulari Bandak lankidetza hitzarmena sinatu dute
14·03·2023
Urnietako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Txanbolin Txistulari Bandarekin. Txanbolinek euskal kultura eta bereziki herri musikarekin zerikusia duena sustatzea du helburu eta horretarako hainbat jarduera eramaten ditu aurrera udalerrian: txistularien prestakuntza bultzatu, klaseak eman eta txistuarekin harremana duten musika artxibategiak eta materialak zaindu.
Zehazturiko jarduerak aurrera eramateko Urnietako Udalak box ertaina (elkarbanatua) eta kiroldegiko boxen eremuko biltegiaren (elkarbanatua) erabilera lagako dizkio elkarteari. Hitzarmena 2024ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean.