Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
12·05·2023
Urnietako Udalak bat egiten du LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. Egun hori mundu osoan oroitzen da maiatzaren 17an 2005.urtetik aurrera, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak 1990eko maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela ospatzeko.
Egun horren helburua LGTBIQ+ pertsonek (lesbianak, gayak, trans-ak, bisexualak eta intersexualak) mundu osoan jasaten duten diskriminazioa salatzea da, beren eskubideen benetako errealitatean aurrera egiteko helburuarekin. Era berean, pertsonen sexu-orientazio, identitate edo genero-adierazpenagatiko eraso fisiko, psikologiko, intelektual eta moralen aurkako salaketa, hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatu nahi da.
LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna
Ekainak 28 bestalde, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da. Stonewalleko erreboltagatik jarri izan zen eguna. Horregatik oroitzen dugu eguna, orduan gertatutako erreboltengatik. Haren xedeak genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dira.
Jarduerak
Data horiek direla eta, Urnietako Udalak hiru jarduera antolatu ditu: Era berean, errebindikazioa islatzeko, ostadarraren koloreko hainbat aterki jarriko ditu bere eraikineko balkoietan.
Gaztelekuko pareta baten margoketa
LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaren baitan Gaztelekuko pareta batean gai honekin harremana duen irudia bat margotuko da gazteekin. Honekin, gaztelekua LGTBIQ + pertsonentzat espazio segurua dela adierazi nahi da.
Margoketa, maiatzaren 17an egingo da eta parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du.
Izenta emateko epea: maiatzak 10-16, Gaztelekuan - 608928311
Pelikula: Temblores
- Eguna: maiatzak 18
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: doakoa, gonbidapenarekin (Sarobe eta bibe.me)
Sinopsia: Guatemala, gaur egun Pablo, 40 urtekoa, “Jainkoak agintzen duen gizona” da, ebanjeliko praktikantea, ezkondua eta bi seme-alabekin. Baina Pablok ezin ditu tentaziorik apalenak saihestu, Frantziskorekin maiteminduz. Bere elizak zainduko du. Haren senideek, ordea, fedea eta familia jartzen dituzte guztiaren gainetik, eta Pablo “sendatu” ahal izateko ideiari eusten diote. Jainkoak bekatariak maite ditu, baina bekatua gorroto du. ….
Antzerkia: Sex sua
- Eguna: maiatzak 19
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: doakoa, gonbidapenarekin (Sarobe eta bibe.me)
Sinopsia: Ligatzeko gogoz, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dut eta: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.