Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Urnietako Udal Antzerki Tailerrean parte hartzeko matrikulazioa arazoak 8-19 bitartean

.

05·11·2021


Antzerkigintzaren munduan barneratu nahi dutenek Urnietako Udal Antzerki tailerrean parte hartzeko aukera izango dute aurten ere. Mikel Agirregomezkortaren eskutik antzerki muntaketa baten praktikan murgilduko dira parte hartzen duten pertsonak. Formakuntzak eta praktikak eskainiko dira egiazko esperientziatik eta ikuskizuna plazaratzerako bidaia egingo dute ikasturtea estreinaldi batekin amaituko delarik.

  • Nori zuzendua: 18 urtetik gorako pertsonei
  • Noiz: ostiralero 18:30-20:30 + ikuskizunaren muntaia 2 astez ekainean
  • Non: Saroben
  • Ikastaurte hasiera eta amaiera: azaroak 26 – ekainak 19

Izena eman azaroak 8-19 bitartean

Matrikukalzio epea hurrengo astelehenean irekiko da, azaroaren 8an eta interesa duten pertsonek azaroaren 19 arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako ondorengo aukerak daude:

  • Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • Izen emate orria bete eta sarobe@urnieta.eus helbidera bidalita

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

Edozein zalantza izanez gero Sarobeko bulegora dei daiteke: 943 00 80 42 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA