Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Urnietako tasa 100.000 biztanleko 2988,69tik 1873,99ra jaitsi da astebetean

.

09·11·2020


Urnietako 14 eguneko tasak 100.000 biztanleko beherakada nabarmena izan du azken astean. Azaroaren 2an tasa hori 2988,69koa zen, eta gaur, 7 egun geroago, 1873,99koa da. Kontuan hartuta eremu gorria 500etik gorakoa dela, egoera oraindik oso kezkagarria da. Testuinguru horretan, Jorge Segurado alkateak adierazi du, bilakaera positiboa garatzen ari garen arren, ezin garela lasaitu eta zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzen jarraitu behar dugula joera horri jarraipena emateko.

Urnietako Udalak hainbat neurri hartu zituen duela hiru aste Covid 19ren hedapena eteten saiatzeko. Neurri horien artean jende-pilaketak saihesteko espazio publikoak ixtea eta parkeak erabiltzeko ordutegia murriztea nabarmentzen ziren. Emaitzak espero baino apur bat gehiago iritsi dira, joan den astean kutsatzeek goranzko joera baitzuten herrian, baina badirudi pixkanaka emaitzak ematen ari direla harturiko neurriak. Udalaren neurriei, Eusko Jaurlaritzarenak gehitu zitzaizkien, eta horiek ere eragin zuzena izan dute joera-aldaketan.

Seguradok baikortasun mezu bat bidali nahi izan du amaitzeko, jarraitu beharreko bidea hori dela eta komunitatean eta denok batera lan eginez egoera bideratzea lortuko dugula adierazi du.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA