Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Sagardotegien gaineko informazioa eta jarraitu beharreko protokoloa
25·02·2021
2021eko sagardotegi denboraldia zabalik dago, baina Covid-19k eragindako pandemiaren ondorioz, protokolo berezi bat ezarri da eta ezin izango da ohiko “txotx”-a kupeletan egin eta sagardoa botilan edo pitxarrean zerbitzatuko da. Halaber, mahaikideek mahaietan eserita egon beharko dute.
Urnietako Udala herriko sagardotegiekin harremanetan jarri da eta herriko etxe guztietara banatu den informazio orri bat prestatu du, bakoitzari buruzko informazioarekin: helbidea, telefonoa, ordutegia eta menua. Informazio orrian, sagardotegian bertan sagardoa saltzen duten ere zehazten da, salmenta ordutegiarekin batera. Etxean entregatzeko zerbitzua eskaintzen duten ere adierazten da.
Protokoloa zorrotz betetzea eskatzen da
Bestalde, sagardotegietan jarraitu beharreko protokoloa azaltzen da orrian, eta Udalak zorrotz betetzeko eskatzen du, guztien segurtasuna bermatzeko, egoera epidemiologikoak kezkagarria izaten segitzen baitu eta arduraz jokatzen jarraitu behar baita.