Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
03·12·2020
Euskal kultura eta ondarea dira gure herriaren nortasunaren adierazpen nagusiak eta herri honek kultura unibertsalari egindako ekarpen historikoaren lekuko garrantzitsuenak. Horrela, Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da kultur ondare hori babestea, defendatzea eta aberastea.
Testuinguru horretan, kontuan hartuta Urnietako udal-mugartean Onyi-Mandoegi2 estazio megalitikoko monumentu-multzoaren zati bat dugula, Onyiko zista3, Aballarri, Otsolepo eta Pozontarriko lepoa trikuharriak, Eteneta III4ko tumulua, Mulisko Gainako multzo megalitikoa, Amunola eta Elurzuloko harrespilak, Arleorko zabala, Eteneta I, Tximista eta Tximistako Egiako harrespilak, urte honetan ere Lurrailan enpresaren bidez, horiek mantentzeko eta balioesteko jarduerak gauzatu dira.
Ekimen horren helburua da, kultura-ondasun horiek kontserbatzeaz gain, egungo belaunaldiek ondasun horiek ezagutu eta goza ditzaten sustatzea – iraganaren aparteko herentzia gisa –, eta, era berean, ondasun horiek etorkizuneko belaunaldietara ahalik eta baldintza onenetan helaraztea – helburu eta aprobetxamendu bererako –.
Helburu horiekin, landare-garbiketako jarduketak egin dira kontu handiz eta kontrol arkeologikoaren pean hurbileko egitura eta perimetroetan, landutako megalitoen egitura eta bilgarriak osatzen dituzten blokeak zatikatzea edo kaltetzea saihesteko.