Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Kirol Gala abenduaren 27an ospatuko da
21·12·2023
- 19:00etan izango da Sarobe Arte Eszenikoen Gunean 15 sari banatuko dira.
Datorren asteazkenean, abenduak 27, 19:00etan, Sarobe Arte Eszenikoen Gunea urnietako Kirol Galaren agertoki bihurtuko da. Udalak sustatzen duen ekitaldi honen helburua tokiko kirol kluben lan nabarmena aitortzea eta eskertzea da. Guztira 15 sari banatuko dira galan.
Urnietako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi honetan parte hartzera, bertako kirolarien eta kluben konpromisoa, dedikazioa eta lorpenak omentzeko. Sarrera librea eta doakoa da.