Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Urnietako auto klasikoen V. ibilaldia urriaren 8an

.

03·10·2023


Igande honetan, urriaren 8an, Urnietako auto klasikoen V. ibilaldia ospatuko da Xoxoka Motor Kirol Klubek antolatuta, eta, beraz, garai bateko kotxeak ikusgai izango dira.

Auto klasikoentzako erregularitate rally-ak bere lehenengo matrikulaziotik edo fabrikaziotik 25 urte baino gehiago dituzten kotxeetzat dira. Bertan, parte hartzaileek antolatzaileek markaturiko bataz besteko abiaduran jarraitu beharko dute ibilbidea. Kronometraje puntuetan zehazturiko denboretara gehien gerturatzen denak irabaziko du proba.

Zeharkaldiaren modalitatean rally modalitatearen baldintza berak bete beharko dituzte, ibilbide bera egingo da, baina ez da denborarik hartuko.

Ekitaldia 9:00etan hasiko da Idiazabal kalean egingo diren egiaztapenekin. 11:30ean lehen parte hartzailearen irteera izango da eta aurreikusten da iritsiera 14:00etan izatea. Ekitaldia amaitzean bazkaria egingo da eta bazkalostean gauzatuko da sari banaketa.

Errepide mozketak Idiazabal kalean

Auto klasikoaren ibilaldiaren eraginez, Idiazabal kalean trafiko mozketak egingo dira goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara. Bestalde, ostegunetik aurrera aparkalekuak ixten hasiko da Udaltzaingoa, nahiz eta behin-behinean autoa geratzeko aukera izango den enkargu azkarrak egiteko.

Autobus zerbitzua

Idiazabal kalean mozketak irauten duten bitartean bi autobus geltoki egongo dira:

  • Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean.
  • Ermotegiko biribilgune berrian.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA