Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Urnietak San Tomas Jaia ospatuko du ostegun honetan, abenduak 21

19·12·2023


  • Udalak ospakizuna berreskuratuko du tokiko ekoizleekin lankidetzan.

Urnietako Udalak San Tomas Jaiaren ospakizuna berreskuratuko du datorren ostegunean, abenduak 21, bertako hainbat eragile eta ekoizlerekin elkarlanean. Hainbat urtez egin gabe egondako jai hau, urnietarren gozamenerako programazio berezi batekin itzuliko da orain.

Ekitaldia San Juan plazan egingo da, 17:00etatik 19:00etara. Arratsaldean, Km 0ko tokiko ekoizleek asteroko produktuak banatuko dituzte, eta, gainera, produktu sorta bat eskainiko dute saltzeko.

Bertako produktuen artean, barazkiak, haragiak, frutak, gaztainak eta inguruko beste produktu batzuk aurkitu ahal izango dira. Parte hartuko duten ekoizleak Inma Adarrazpi, Maite Gurutzeta/Moko, Xanti Usarralde, Ibai Iriondo eta Telleria haragiak dira.

Gainera, sagardo dastaketa eskainiko du Altuna sagardotegiak. Arratsaldea girotzeko, bertako trikitixa eskolako ikasleek zuzeneko musika eskainiko dute.

Urnietako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ospakizun honekin bat egitera eta San Tomas Jaiaz gozatzera.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA