Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Udaltzaingoa Idiazabal kaleko aparkalekuak ixten hasi da, igandean Frantziako Tourra dela eta dena libre egon dadin

.

28·06·2023


Frantziako Tourra Urnietatik igaroko da igande honetan, uztailak 2, eta dagoeneko hasi dira Idiazabal kale osoa egokitzen, antolatzaileek eskatzen duten segurtasun dispositibo zorrotza betetzeko.

Lehenik eta behin, Idiazabal kaleko hondakinen edukiontziak lekualdatu ziren behin-behinean. Zelai Aldekoa Errekaldeko irlara igaro zen, eta Matxo tabernaren ondokoa berriz, Pintore kalera. Zaldundegi inguruan jarritako loreontziak ere kendu ziren, eta orain, Udaltzaingoa Idiazabalgo kale osoko aparkalekuak ixten hasi da, igandean dena libre egon dadin.

Aparkalekuak

Eremu zuriko aparkalekuetan ezin da autorik egon gaurtik aurrera. Izan ere, norbaitek bere ibilgailua aparkatzeko eta asteburuan kanpora joateko arriskua dago, eta horrek ezinezko bihurtuko luke ibilgailua garaiz kentzea. Aparkaldi mugatuko gune urdinak eta zamalanetarako aparkalekuak, aldiz, ostiral goizera arte erabili ahal izango dira, eta gero itxi egingo dira. Egun hauetan Berrasoetan, Txoritagainen edo pabiloietan dauden aparkalekuak erabil daitezke.

Ibilgailuentzako errepidea moztuta 12:00etatik 17:00etara

Uztailaren 2an Frantziako Tourraren bigarren etapa jokatuko da, lasterketa Urnietatik igaroko da eta mundu mailako kirol ekitaldi garrantzitsuenetako batez zuzenean gozatzeko aukera izango da. Tropela Andoaindik iritsiko da 15:50ak aldera eta herria zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren Hernanirantz jarraitu eta etapa Donostian amaitzeko.

Ondorioz, ezin izango da ibilgailurik ibili 12:00etatik 17:00etara, izan ere, GI-131 errepidea, Andoaindik Hernanira doan errepidea, itxita egongo da Idiazabal kaletik igarota. Beraz, udalerritik ibilgailuarekin sartu edo irten behar dutenek lehenago egin beharko dute, edo, bestela, Lasarteko errepidetik atera ahal izango dira, autoa aldez aurretik Zabaletako aparkalekuan utzita.

Oinezkoak

Oinezkoei dagokienez, 13:00etatik aurrera ezingo da Idiazabal kalea zeharkatu inola ere, lasterketaren karabana tropela iritsi baino 2 ordu lehenago igaroko baita.

Garraio publikoa

Garraio publikoari dagokionez, trenak normaltasunez eta ohiko ordutegietan ibiliko dira. Autobusek, ordea, igande goizean eskainiko dute zerbitzua 11:50ak arte. Ordu horretatik aurrera zerbitzua etenda egongo da 17:15ak arte, eta orduan normaltasunez eskainiko dute zerbitzua.

Informazio gehigarria

Frantziako Tourreko lehen hiru etapetako gida kontsultatu nahi dutenek edo Urnietatik igarotzen den bigarren etapako profila ezagutu nahi dutenek hurrengo esteketan egin dezakete.

LEHEN 3 ETAPEN GIDA

BIGARREN ETAPAREN PROFILA

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA