Applications imbriquées
Albisteak
Retour Udaleko arduradun eta ordezkariak izendatu dira
14·07·2023
Abian da legegintzaldi berria. Ekainaren 17an Jorge Segurado alkatearen kargu hartze ekitaldia burutu ostean, atzo arratsaldean ospatu zen Udaleko arduradun eta ordezkari berriak izendatzeko udalbatzarra. Halaber, Udaleko batzordeen eraketa eta aldizkotasunak, zinegotzien liberazioak eta behin behineko langileak zehaztu ziren. Gai zerrendako puntu guztiak EAJ-PNV-ren eta PSE-ren aldeko bozkarekin onartu ziren. EH Bilduko ordezkariek berriz, ez zuten punturik bozkatu, nahiz eta bertaratu zirenez abstentzio moduan kontabilizatu ziren.
Tokiko Gobernu Batzordeko kideak
- Agurtzane Mercader (EAJ)
- Ana Pozas (EAJ)
- Herme Gonzalez (PSE-EE)
- Euken Garmendia (EH Bildu)
Alkateordeak
- Lehen alkateordea: Agurtzane Mercader (EAJ)
- Bigarren alkateordea: Herme Gonzalez (PSE-EE)
- Hirugarren alkateordea: Ana Pozas (EAJ)
Informazio batzordeen lehendakariak
- Antolakuntza: Agurtzane Mercader (EAJ)
- Lurraldea eta Jasangarritasun Energetikoa: Mikel Martiarena (EAJ)
- Herritargoa: Ana Pozas (EAJ)
- Gizarte Zerbitzuak: Consuelo Frutos (PSE-EE)
- Kontuen Batzorde berezia: Ainhoa Ostolaza (EAJ)
- Bake eta Bizikidetza batzorde berezia: Herme Gonzalez (PSE-EE)
Sailetako arduradun politikoak
- Hirigintza: Mikel Martiarena (EAJ)
- Zerbitzuak: Mikel Artola (EAJ)
- Trantsizio Energetikoa: Herme Gonzalez (PSE-EE)
- Berdintasuna: Ainhoa Ostolaza (EAJ)
- Kirola: Ainhoa Ostolaza (EAJ)
- Hirugarren adina: Consuelo Frutos (PSE-EE)
- Kultura: Ana Pozas (EAJ)
- Turismoa: Ana Pozas (EAJ)
- Merkataritza: Ana Pozas (EAJ)
- Gazteria: Mikel Artola (EAJ)
- Hezkuntza: Mikel Artola (EAJ)
- Euskara: Mikel Artola (EAJ)
- Antolakuntza: Agurtzane Mercader (EAJ)
- Gizarte Zerbitzuak: Consuelo Frutos (PSE-EE)
Alderdi politikoetako bozeramaileak
- EAJ: Agurtzane Mercader
- EH Bildu: Euken Garmendia
- PSE-EE: Herme Gonzalez
Kide anitzeko organoen udal ordezkariak
- San Markos Mankomunitatea: Jorge Segurado (EAJ) eta Herme Gonzalez (PSE-EE)
- Añarbe: Jorge Segurado (EAJ)
- Behemendi: Mikel Martiarena (EAJ)
- Egape eskola kontseilua: Ana Pozas (EAJ)
- Azkorte DBH eskola kontseilua: Ana Pozas (EAJ)
- Magale HH-LH eskola kontseilua: Mikel Artola (EAJ)
- Magale Salestarrak eskola kontseilua: Mikel Artola (EAJ)
- Eudel: Jorge Segurado (EAJ)
- Beterri Buruntza Mankomunitatea: Jorge Segurado (EAJ) eta Consuelo Frutos (PSE-EE)
- Haur Eskolen partzuergoa: Mikel Artola (EAJ)
Liberazioak
- Jorge Segurado alkateak dedikazio osoa 63.999,96 euroko ordainsariarekin.
- Antolakuntza Batzordeko presidente den Agurtzane Mercaderrek %50eko dedikazioa.
- Herritargoa Batzordeko presidente den Ana Pozasek %50eko dedikazioa.
- Gizarte Zerbitzuetako presidente den Consuelo Frutosek %50eko dedikazioa.
- EH Bilduko bozeramaile den Euken Garmendiak %50eko dedikazioa.
Behin behineko langileak
Behin-behineko langile bat izango da komunikazioa arduradun moduan eta lanaldi osoan 46.982,35 euroko ordainsariarekin.
Udalbatzen eta batzordeen aldizkotasunak
- Udalbatzak: hilean behin egingo dira hilabete bakoitzeko azken ostegunean 19:00etan.
- Tokiko Gobernu Batzarra: Hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren ostiraletan 8:00etan.
- Antolakuntza: Hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean 8:00etan.
- Herritargoa: Hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean 19:00etan
- Lurraldea: Hilabete bakoitzeko hirugarren asteartean 19:00etan
- Gizarte Zerbitzuak: Hilabete bakoitzeko bigarren asteazkenean 8:00etan