Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Udalak erantzukizunez jokatzea eta maiatzaren 9an indarrean sartuko diren neurri berriak betetzea eskatzen du

.

08·05·2021


Maiatzaren 9an sartuko dira indarrean neurri berriak alarma egoera desagertzen denean, Covid 19k eragindako pandemiari aurre egiten jarraitzeko helburuarekin. Datuek erakusten dute egoerak kezkagarria izaten jarraitzen duela. Izan ere, azken egunetan bilakaera positiboa izan bada ere, Urnietan 354,32ko tasa metatua izaten jarraitzen dugu, ezarritako helburutik (60ra jaistea) oso urrun. Eta Gipuzkoako intzidentzia-tasa kontuan hartzen badugu ostera, egoera are kezkagarriagoa da, 563,53 baita.

Egoera horretan, Jorge Segurado Urnietako alkateak azken ahalegina eskatu die herritarrei, azken egunetan emandako hobekuntzari jarraipena emateko eta tasa ahalik eta gehien murrizteko: "datozen asteetako bilakaera erabakigarria izango da, eta ezin gara lasaitu, izan ere, apur bat despistatzen garenean egoerak okerrera egiten du berehala". Horrela, erantzukizunez jokatzea eskatu du beste behin ere txertoak aurrera egiten duen bitartean: "jendea jakitun da egoera zail baten aurrean gaudela eta guztion osasuna jokoan dagoela. Gehienek zuhurtziaz jokatu dute, ezarritako neurriak errespetatuz, eta espero dut aurrerantzean ere herritarrek jarrera bera izatea".

Era berean, uneoro kontuan izan behar diren prebentzio-neurriak gogorarazi ditu berriro Seguradok: musukoa erabiltzea, eskuak etengabe garbitzea eta pertsonen arteko distantziak mantentzea.

Neurriak

Gaur 00:00etan indarrean sartuko den dekretuak marko arautzaile berri bat ezartzen du Euskadiren eskumenen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari emandako ebazpenaren ostean.

Araudi berriarekin, desagertu egiten dira itxiera perimetralak eta etxeratze-agindua, baina, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen duen bezala, gaueko 23:00etatik 06:00etara ez mugitzea iradokitzen du Udalak. Bertan behera geratzen da, halaber, gehienez 4 pertsona elkartzeko jarritako muga, ostalaritzan eta kirolean izan ezik, kasu horietan mantendu egin beharko baita.

Bestalde, ostalaritzaren itxiera eta jarduera kultural, sozial eta komertzialen itxiera 22:00ak arte atzeratu da. Edukierari dagokionez, ostalaritzan %50ean mantentzen da barnealdean, eta barran edo zutik kontsumitzea eta mahaiak lau pertsonak baino gehiagok erabiltzea debekatzen jarraitzen da. Era berean, musukoa derrigorrezkoa izango da beti, irensteko unean izan ezik.

Elkarte gastronomikoek, lonjek eta gaueko aisialdirako establezimenduek itxita jarraituko dute, eta joko-aretoak 22:00ak arte ireki ahal izango dira, %50eko edukierarekin.

Kirol-instalazioetan %50eko edukiera mantentzen da, aldagelak %35ekoa, eta kirol-ekitaldiak jenderik gabe egingo dira. Kirola egitean, orain arte bezala, gehienez 6 pertsona egongo dira arau orokor gisa.

Halaber, eskola-kirola entrenamenduetara mugatuko da, aldagelarik gabe, eta jarduera fisikoa musukoarekin egin beharko da, lehiaketetan eta kanpoko jarduera fisiko handiko salbuespenezko uneetan izan ezik.

Kultuari dagokionez ez dago aldaketarik, %35eko edukierarekin. Beilatoki eta ehorzketetan, gehienez 30 pertsona egongo dira kanpoan, eta 6 barnealdean.

DESKARGATU DEKRETUA

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA