Applications imbriquées
Albisteak
Retour Txaro Tomasena, 77 urteko urnietarra, Gibraltarko itsas-zeharkaldia igerian egin duen emakumerik edadetuena
19·07·2023
Txaro Tomasena, 77 urteko urnietarra, Gibraltarko itsas-zeharkaldia igerian egin duen emakume edadetuena bilakatu da.
Tomasenak astearte honetan burutu zuen balentria. Tarifatik (Cadiz) atera zen 11:13an, eta 6 ordu eta 23 minutuz igeri egin zuen Marokoko kostaldean (Dalia) lurra ukitu arte. 16,1 kilometro gauzatu zituen igerian gorputza mugara eramanez
Bere ibilbidean arrakasta ugari lortu dituen urnietarrak bere curriculumari beste balentria bat gehitu dio.
Zorionak Txaro!
Argazkia; ACNEG