Applications imbriquées
Albisteak
Retour Txalo produkzioak etxeak ‘Kanpora sartzen’ antzezlana eskainiko du otsailaren 18an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
25·01·2024
Txalo Produkzioak etxearen konpainiaren “Kanpora sartzen” antzezlana ikusgai izango da otsailaren 18an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: otsailak 18
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 7 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 28ra bitarte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan: https://forms.gle/ndiUwjCbBGksC1CG8
SINOPSIA: 2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da. Zuzendaritza: Aitziber Garmendia. Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain. Ekoizpena: Txalo Produkzioak.