Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

TicketBAI proiektuak jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiei erangingo die

.

22·03·2021


TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.

Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Fakturazio programa desberdinak egokitu egin beharko dira, jarduera kontrolatzeko behar den zerga informazio osoa duen fitxategi bat sor dadin, faktura bakoitza egin aurretik. Behin faktura eginez gero, fitxategia ogasun bakoitzari bidaliko zaio automatikoki. Fakturan, bezeroak ikusi ahal izango du TBAI erabiltzen ari dela. Izan ere, kode berezi bat eta QR kode bat agertuko dira, faktura ondo eginda dagoela egiaztatzeko behar den informazioarekin.

Nori eragingo dio TBAI proiektuak?

Betebehar berri horrek eragina izango du jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona guztiengan, PFEZean xedatutakoaren arabera, bai eta pertsona juridikoengan ere ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten dituztenean.

Bi jardunaldi informatzaile

Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek TicketBAI nahitaez ezarri beharko dutenez, Gipuzkoako garapen agentziek bi jardunaldi informatibo antolatzea erabaki dute, kaltetutako enpresek eta software garatzaileek sistema berri honen berri izan dezaten.

Jardunaldiak Foru Aldundiko Ogasun Departamentuaren laguntzarekin garatuko dira, eta TicketBAI-ren inguruko informazioa eta prestakuntza ematea dute helburu, hau, urtarrilaren 1ean Gipuzkoako 54.000 zergadunentzat nahitaez indarrean jarriko den fakturen kontrol digitalerako sistema delarik.

Martxoaren 23ko jardunaldia, TicketBai erabiltzera behartuta dauden pertsona fisiko edo juridiko guztiei zuzendua

14:00etatik 15:00etara ospatuko den online plataforma bidezko saio baten bidez, Javier Irastorzak, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko buruak, eta Mª del Coro Pereirok, Gipuzkoako Foru Osasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusiak, TicketBai zer den, nola funtzionatzen duen eta software honen ezarpenak nori eragiten dion azalduko diete parte hartzaileei.

Interesa duten pertsona eta enpresek formulario honen bidez eman dezakete izena:

https://forms.gle/FcUYaPLru69mCtLR6

Martxoaren 26ko jardunaldia, programatzaileei eta garatzaileei zuzendua

Kasu honetan goizeko 10:00etatik 11:00etara ospatuko den online saioan, Javier Irastorzak, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko buruak, eta Mª del Coro Pereirok, Gipuzkoako Foru Osasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusiak, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak aurreratuko dizkiete parte hartuko duten programatzaileei eta garatzaileei.

Interesa duten pertsona eta enpresek formulario honen bidez eman dezakete izena:

https://forms.gle/XvFqxaiVgNWixRPWA

TicketBAI nahitaez ezarri beharko da 2022tik aurrera

Nerea Yurrebasok, Beterri-Buruntza Udalak, jardunaldi horietan parte hartzera animatu ditu interesdunak, eta adierazi du TicketBAI, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko naiz juridiko guztiek modu mailakatuan eta progresiboan erabili beharko duten neurri bat izateaz gain, aukera bat ere badela negozio horiek digitalizazio prozesuan aurrera egin dezaten, haien administrazio kudeaketa sinplifikatuz.

Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai

 

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA