Applications imbriquées
Albisteak
Retour TicketBAI eta nahitaez ezarri beharrak eskaintzen dituen aukerak
30·03·2021
TicketBAI-ek (TBAI) 2022ko maiatzaren 1etik txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan hartuko duen derrigortasuna ikusita, jardunaldi hauetan hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna azalduko dugu, bi helburu nagusi dituena:
- Iruzur fiskalari aurre egitea.
- Zergadunaren betebehar fiskalen kudeaketa erraztea.
Kontuan izan behar da tiketak/fakturak igortzen dituzten gailuek (ordenagailuak, kutxa erregistratzaileak, balantza aurreratuak, TPVak...) nahitaez erabili beharko dutela sistema berri hori. Tiket/faktura bakoitzeko fitxategi bakarra (TBAI) sortuko du sistemak, eta dagokion Ogasunera bidaliko da. Horretarako, ekipamendua eta softwarea egokitu egin beharko dira, edo negozioaren beharretara egokitzen den irtenbidea eskuratu. Jardunaldi hauetan, proiektuaren zehaztasunak ezagutzeaz gain, enpresa askori digitalizaziora jauzi egiteko aurkezten zaien aukera ezin hobea partekatuko da, kudeaketaren eta komunikazioaren eremu guztietan denbora eta baliabideak optimizatzeko. Hori guztia azaltzeko, hainbat tailer antolatu dira Beterri-Buruntza eskualdean:
- Apirilak 14: ANDOAIN, 14:30etik 16:30era (Urigain Etxea)
- Apirilak 15: HERNANI, 14:30etik 16:30era (Biteri Kultur Etxea)
- Apirilak 26: URNIETA, 14:30etik 16:30era (Lekaio Kultur Etxean)
Plazak mugatuak dira eta beraz, joateko asmoa dutenek, esteka honetan apuntatu behar dute lehenbailehen.