Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Teresa Amuategiren omenezko parkearen inaugurazioa

.

21·09·2023


Ikaragarria da Teresa Martínez Gorrotxategik “Teresa Amuategi” buruturiko lana. Deban jaioa 1947an iritsi zen Urnietara eta emagin eta praktikanta ekarpen handia egin zuen. Urnietako (Lasarte-Oria barne) bi belaunalditako haurrak bere eskutatik pasa zirela esan daiteke.

Horretaz gain, beti aurkitzen zuen astia bere zaletasuna, idaztea, asetzeko.  Teresak bere aitaren bigarren abizena, Amuategi, erabili zuen bere ekoizpen literarioa sinatzeko, bere lan guztiak Teresa Amuategi bezala sinatuz.1974an, “Monografía historica de Urnieta” liburua argitaratu zuen. 1998an berriz,“Urnietako etxe eta baserria”. Bertan, etxe edo baserri bakoitzaren historia idazteaz gain, berak eskuz egindako marrazki bat txertatu zuen. Halaber, urte askotan zehar, bere ekoizpen idatzia osatzeko, herriko jaietako egitarauan herriko pertsonaia herrikoien erreferentziak idatzi zituen.

Teresa Amuategi Urnietako historian gehien sakondu duen historialarietako bat izan da, eta, bere ikerketari esker, gaur egun, haren zati handi baten berri dugu.Hori guztia kontutan hartuta, Urnietako Udalak Teresa Amuategiri eskaini nahi izan dio bere bizitokiaren ondoan (Maximo Yurramendi kaleko parkea), izenik gabe hainbat urtez egon den parkea, Urnietako historia berreskuratzeko eta zabaltzeko egindako lanagatik. 

Inaugurazio ekitaldia irailaren 23an izango da eguerdiko 12:00etan.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA