Udal Bulego eta eraikinak

Retour Sarobe AEG

Sarobe AEG

Sarobe AEG
Iurramendi kalea 2
Beheko solairua

943008042

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 / 16:00-18:00:

GOIZETAKO ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera:
09:00 - 14:00
Egun hauetan:
Urtarrillak 2-3
Apirilak 14-25
Ekainak 9 - Irailak 5
Abenduak 22 - 2026ko urtarrillak 2
Zubiak: maiatzak 2, abuztuak 1, eta abenduak 26

ABUZTUAK 1etik 14era ITXITA.

Zerbitzu, tramite eta proiektuak


Sarobek instalazio eta programa egokiak eskaintzen ditu arte eszenikoen sorkuntza, heziketa eta erakusketaren inguruan maila eta esparru guztietan dauden premia ugariei erantzun bat emateko, hastapenetik hasi eta maila profesionaleraino, tokian tokitik hasi eta maila globaleraino.

Asmo horri begira, bere jarduera ondorengo hiru eremu hauetan garatzen du:

FABRIKA:

Arte eszenikoen sorkuntza sustatzeko helburuz, Sarobek modalitate desberdinetako ikuskizunak ekoizteko eta prestatzeko azpiegiturak eta baliabide teknikoak ditu: egoitza, merkataritza-alokairua, aretoen lagapena, ... Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola

ESKOLA:

Arte eszenikoen alorrean heziketa sustatzeko helburuz, ikastaro desberdinak eskaintzen dira:

  • Ongizate eta osasunerako programa.
  • Haurrei zuzendutako dantza programa.
  • Helduei zuzendutako antzerki-programa.
  • Ikastaroak, mintegiak, master-classak, jarduera osagarriak...

ERAKUSLEIHOA:

Erakusketak sustatzea eta publikoak sortzea ere bada bere helburua:

  • Antzerki, dantza eta musika arloko programazioa.
  • Zine arloko Programazioa.
  • Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola.
  • Sari-banaketak eta udalaren ekitaldiak.
  • Ikastetxe eta elkarteen ekitaldiak.