Applications imbriquées
Albisteak
Retour Santu Guztien Egunean hilerria bisitatzeko segurtasun protokoloa garatu du Urnietako Udalak
27·10·2020
Igande honetan, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna ospatuko da eta kanposantura jende asko gerturatu ohi dela kontuan edukita, Urnietako Udalak segurtasun protokolo bat garatu du pilaketak ekiditeko eta dena modu ordenatu eta kontrolatu batean garatzeko. Udal langileak eta Udaltzainak bertan izango dira, eta euren argibideak zorrotz jarraitzea eskatzen zaie herritarrei.
Protokoloa
Ondorengoak dira harturiko neurriak eta zorrotz bete beharko direnak:
- Aparkalekua: kotxez joan nahi dutenentzat aparkalekua ahalbidetuko da Erratzuko industriagunearen hasieran.
- Sarrera eta irteerak leku desberdinetatik: sarrera hilerriaren beheko partetik gauzatu beharko da, eta irteera berriz, goiko aldetik.
- Gel hidroalkoholikoa: bai sartu aurretik eta baita irten aurretik ere gel hidroalkoholikoa erabili beharko da eskuak garbitzeko.
- Distantziak: pertsonen arteko distantziak gutxienez 1,5 metrokoa izan beharko du momentuoro.
- Musukoa: musukoa jantzita eraman beharko da momentuoro.
- 6 pertsonako taldeak: familiei talde handitan ez gerturatzean eskatzen zaie. Gehienez 6 pertsona egon ahalko dira multzo bakoitzean.
- Ibilbidea: jarraitu beharreko ibilbidea markatuta egongo da.
- Gehinez ordutete: kanposantuan ahalik eta denbora gutxien igarotzea eskatzen da, gehinez ordubete egon ahalko da.
Besteleko neurri batzuk ere hartu dira, hala nola, iturriak ixtea. Beraz, egun horietan loreak ureztatzeko edo eskuak garbitzeko ura behar duten pertsonei etxetik eramatea gomendatzen zaie. Era berean, partekatu daitezkeen material guztiak erretiratuko dira: eskailerak eta ureztagailuak, besteak beste.
Bestalde, Santu Guztien Eguna ingandean bada ere, Udalak lankidetza eskatzen die herritarrei, eta denak egun horretan ez joateko eta pilaketak ekiditeko, aurreko egunak ere baliatzea gomendatzen die.