Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Santa Kruz erromeria ospatuko da maiatzaren 3an Azkorteko ermitan

.

27·04·2023


Santa Kruz erromeria ospatuko da maiatzaren 3an Azkorteko ermitan eta hainbat ekintza antolatu dira egun horri begira.

Hau da programazioa

  • 11:00 Meza.
  • 12:30 Bertsolariak: Anjel Larrañaga eta Aratz Igartzabal

       Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga

Halaber, txorizoa, odolkia eta edaria egongo dira.

Autobus zerbitzua

Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak doako autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 10:00-13:30 bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Azken igoera 12:00etan izango da.

Maiatzak 7

Bestalde, maiatzaren 7rako ere prestatu dira ekintza batzuk:

  • 10:00 Tabernaren irekiera. Salda, txorizoa, odolkia eta edaria egongo dira.
  • 11:00 Meza Azkorteko ermitan
  • 12:00etatik aurrera herri kirolak eta trikitilariek girotutako erromeria.

Azkorteko Ermitak 50 urte

Aurten gainera, Azkorteko ermitaren 50.urteurrena ospatuko da, izan ere, 1973ko maiatzaren 3an inauguratu zuten, harrobi bat ustiatu ondoren eraitsitako antzinako ermita homonimoaren ordez. Barruan XIII. mendeko Kristo bat gurtzen da, Azkorteko Santa Cruz ermita zaharretik datorrena, bai eta Milagrosaren irudi bat ere.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA